Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Irekiera jaialdia

Gaztelekua lanean hasi da, datorren ostiralean, irailaren 29an, Puntalean kokatuta dagoen gaztelekuko ateak ireki, eta herriko nerabeekin batera ikasturte berriari ongi etorria emateko.
Jaialdi hau zein Ikasturte berrirako proposatuko diren jarduera ezberdinak nerabeekin batera eraikitakoak izan dira, irailean zehar abiatutako prozesu parte hartzaile baten ondorio.
Urtero bezala, hilabete honetako helburua koadrila eta eragile ezberdinekin kontaktua berreskuratzea da.
Uda luzea izanik gazte-koadrilen eta harremanen artean aldaketak suertatzea ohikoa da. Urtean zehar harreman hausturak, ezinegonak edo deserosotasunak lantzen diren bezala, uda ostean gazteek bizi duten errealitatera hurbiltzeko denbora tarte jakin bat eskaintzea ezinbestekoa da.
Denbora eta prozesu honen emaitza izan dira gazteen inplikazioa, jaialdiaren eta ikasturte hasierako programazioaren prestaketa eta antolakuntza.
DBH: Ongi etorria gaztelekura
Gaztelekua, adin honetatik aurrerako nerabeentzat zuzentzen de udal zerbitzu da. Horregatik irailean zehar ikastetxeekin elkarlan harremana ber aktibatzeaz gain, iraileko azken astean 1.DBHko ikasleen geletan gaztelekuko jardunaren aurkezpena egingo da. Nerabe hauei soilik zuzendutako Ongi-Etorri saioetarako gonbidapena luzatzeko baliatuko dira bixita hauek.
Izen emate orria
Urtero bezala, gaztelekuko parte hartzaileek izen emate fitxa bete beharko dute. Gaztelekuan bertan edo estekan honetan eskuragarri.