Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Agenda
Atzealdea 6 Otso 6
Abenduak 29.an, mahatsak jan eta txanpaina edan baino pixkat lehentxeago, Hondarribiko liburutegiak ekitaldi desberdin bat proposatzen digu: 6 OTSO 6.
Udazkenean zehar, liburutegiari ezker, Txanogorritxu denen ahotan eta herriko erakusleihoetan ibili zaigu. Orain, otsoak ehizatzera joateko ordua heldu zaio neskatilari, eta agurra behar bezala emateko bilduko gara.
Hondarribiko bost idazle eta Jokin Mitxelena ilustratzaileak magiaz beteriko arratsaldea proposatzen digute. Artistak, bertako sortzaileen idatziak irudi bihurtuko ditu zuzenean bere pintzel eta margoen laguntzarekin. Aritz Galarragaren laguntza ere izango dute aurkezle lanetan.
Horrelako ekitaldiak idazle ezagunekin egin ohi dira, baina Hondarribiko liburutegiak herriko sortzaileak ezagutarazi nahi ditu beraien lana modu ederrean erakutsiz. Ekitaldia amaitzerakoan, sinatutako liburuak erosteko aukera ere izango da bertan.
- Non: Hondarribiko kultur etxean
- Noiz: Abenduak 29an arratsaldeko 7tan
Dokumentua deskargatu