Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Irailaren 15ean itxiko da Euskarako dirulaguntzak eskatzeko epea

2024-09-12
Irailaren 15era arte egongo da zabalik Hondarribiko Udalak deitutako 2024ko Euskara Arloko dirulaguntzen deialdira aurkezteko. www.hondarribia.eus gunearen bidez egin behar dira.

Irailaren 15era arte egongo da zabalik Hondarribiko Udalak deitutako 2024ko Euskara Arloko dirulaguntzen deialdira aurkezteko. www.hondarribia.eus gunearen bidez egin behar dira. 

Euskararen erabilera sustatzen duten ekintzei laguntza ekonomikoa emateko laguntzak dira. Euskara Batzordeak izango du haiek aztertzeko ardura. Guztira 37.600 euro banatuko ditu Udalak.

  • 16 urtetik beherakoentzat udako ikastaroak antolatzen dituzten ikastetxeek (9.800€).
  • Euskara sustatzeko ekintzak antolatu dituzten talde edo elkarteek (7.000€).
  • Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten 16 urtetik gorako herritarrek, baita euskarazko barnetegi edo ikastaroetara joandako herritarrek (17.000€).
  • Kanpoko errotulazioa euskaratutako establezimenduek (1.800€).
  • Web orriak euskaraz jartzen dituzten elkarte, enpresa eta abarrek (2.000€).

http://www.hondarribia.eus/eu/izapideak-laguntzak-diru-laguntzak