Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Irailak 15 arte zabalik da Euskara Sailak deitutako dirulaguntza deialdira aurkezteko epea

“Irailaren 15era arte egongo da zabalik eskatzeko epea. Herritarrek BAZen zein www.hondarribia.eus gunearen bidez egin ahal izango dute, eta elkarte, entitate edo ikastetxeek web gunearen bide egin beharko dute”.
Gogoratu BAZen ordutegia astelehenetik ostiralera irekitzen dela da 9:00etatik 13:30era, larunbatetan itxita egongo delarik.
Euskararen erabilera sustatzen duten ekintzei laguntza ekonomikoa emateko laguntzak dira. Euskara Batzordeak izango du haiek aztertzeko ardura. Guztira 37.600 euro banatuko ditu Udalak.
16 urtetik beherakoentzat udako ikastaroak antolatzen dituzten ikastetxeek (9.800€)
Euskara sustatzeko ekintzak antolatu dituzten talde edo elkarteek (7.000€)
Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten 16 urtetik gorako herritarrek, baita euskarazko barnetegi edo ikastaroetara joandako herritarrek (17.000€)
Kanpoko errotulazioa euskaratutako establezimenduek (1.800€)
webgunea euskaratutakoek (2.000€) eskatu ahal izango dituzte laguntzak.