Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Iñigo Urkullu Lehendakariak San Telmo gaztelua bisitatu du gaur goizean

2023-01-25
Iñigo Urkullu Lehendakariak, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Jaurlaritzako bozeramailearekin batera, San Telmo gaztelua bisitatu dute gaur goizean. Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak egin die harrera, eta ekitaldian izan dira ere udaleko hainbat zinegotzi.

Iñigo Urkullu Lehendakariak, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Jaurlaritzako bozeramailearekin batera, San Telmo gaztelua bisitatu dute gaur goizean.  Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak egin die harrera, eta ekitaldian izan dira ere udaleko hainbat zinegotzi.

Txomin Sagarzazu Alkateak esan duenez, “ohore handia da gure artera etorri izana eta ohore handia da gure eta denon ondarea aberasteko eman ditugun pausoen berri bertatik bertara ezagutarazteko aukera paregabe hau eman izana. Denok dakigu, bertako nahiz kanpokoek, Hondarribiaren ondarea oso aberatsa dela dela eta denok jakitun gara buruz argi eta lankidetzaren bidez landu beharrekoa dela.

Ondare arkitektonikoa guztiok ezagutzen dugu, baita Jaizkibelgo dorreak eta Guadalupeko Gotorlekua ere, eta iazko uztailaz geroztik, San Telmo gaztelua batu behar diogu. Berriki, gazteluaren ateak zabaldu ditugu, eta hilabete eskasean 875 pertsonek bisitatu dute, %75 hondarribiarrak.

Horretan ari gara lanean, eta era berean, gure plangintzaren bigarren urratsa geratzen zaigu. Gazteluaren etorkizuneko erabilerari buruz herritarrei galdetzeko kanpaina bat abian hartzea. Horrekin batera, gure erakundeetako ordezkariokin partekatu nahi dugu gure gogoeta eta zuen laguntza eskatuko dizuegu ahalik eta egitasmo aberats eta emankorrena gerta dakigun.

Ondarea konpartitzea

Iñigo Urkullu Lehendakariak “euskal erakundeentzat ondare kulturala kontserbatzeko modurik onena hori partekatzea dela” ziurtatu du. “Guztion artean zaintzea, mirestea eta gozatzea. San Telmo gaztelua orain leku irekia da. Bake-, ezagutza- eta kultura-gunea. Itsasoari eta munduari irekitako espazioa. Orain, sar gaitezke, ezagutu dezakegu eta, horrela, gure historia hobeto ezagutu dezakegu”, adierazi du Urkulluk.

Lehendakariak “herri batek, udal batek,” bere kultura-ondarearen alde egindako apustu irmoa balioan jarri nahi izan du. “Garrantzitsua da azpimarratzea eta txalotzea San Telmo espazio publikoan sartzeko erabakia aho batez hartu dutela Hondarribiko Udaleko talde guztiek. Akordioa da gure iraganari eta etorkizunari aurre egiteko biderik onena”, gaineratu du.

Bisitaldian, bertaratutakoek Gazteluko gune ezberdinak ikusi ahal izan dituzte, hala nola ofizialarentzako goardia, dorrea, plaza txikia, putzua, mazmorrak edo troparentzako kuartela eta sukaldea.