Aplikazio habiaratuak
Menu Kultura - Kultura
Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Inesa de Gaxen liburu aurkezpena eta ipuinaren irakurketa
Olaia Irigoien idazleak bere ipuina aurkeztuko du Hondarribiko Liburutegian: Inesa Gaxen: Sorgin ausart baten istorioa. Aurkezpena, Ipuin kontaketa bat izango da haurrentzat zein gurasoentzat eta liburuaren irakurketa ondoren, haurrentzako tailer bat antolatuko da, kontaketarekin zerikusia duena eta idazleak berak gidatuko duena ere.
Ipuin honetan Inesa Gaxen ezagutuko dugu. Nafarroa Beherean jaio zen benetako emakumea izan zen, duela urte asko . Oso jakintsua eta bitxia zen, eta horregatik salatu zuten sorgina zela, ez behin, bi aldiz baizik. Gustatuko litzaizuke bere historia ezagutzea? Sar zaitez Akelarre munduan eta ezagutu benetan existitu ziren eta sorgintzat hartu zituzten bost emakumeren bizitza. Bizi itzazu haiekin hainbat abentura espazioan eta denboran zehar.
Egilearen biografia
Olaia Irigoyen (Elgoibar, 1996). Itzulpengintza eta Interpretazioan Graduatua, UABn. Gradua amaitzean, ingeleseko eta gaztelaniazko eskolak eman zituen, euskarazko Irakurketa Errazeko zenbait liburu zuzendu zituen eta itzultzaile lanetan aritu zen Donostiako La Salle ikastetxean. UPF-BSMko Edizio Masterra egin zuen eta, gaur egun, bere bi pasio uztartzen ditu: idazketa eta edizioa.
Sarrera librea da lekua bete arte.