Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Indarkeria matxistaren aurkako arreta-zerbitzua martxan izango da larunbat gauean

2026-06-05
Olinpiaden amaierarekin bat eginez, Hondarribiko Udalak indarkeria matxistaren aurkako prebentzio eta arreta neurriak indartuko ditu larunbat gauean, ekainaren 6an, eta arreta eskaintzeko telefono-zerbitzua jarriko du martxan.

Olinpiaden amaierarekin bat eginez, Hondarribiko Udalak indarkeria matxistaren aurkako prebentzio eta arreta neurriak indartuko ditu larunbat gauean, ekainaren 6an, eta arreta eskaintzeko telefono-zerbitzua jarriko du martxan.

Gaueko 23:00etatik goizeko 08:00etara, indarkeria matxista egoerak artatzeko eta salaketak bideratzeko telefono-zerbitzua erabilgarri egongo da. Harremanetarako telefono zenbakia ohikoa izango da: 688 718 797.

Era berean, erasoen aurrean laguntza eskatzeko edo gertakarien inguruko abisua emateko ondorengo telefonoak ere eskuragarri egongo dira: 

  • SOS Deiak: 112
  • SATEVI: 900 840 111
  • Hariberria, sexu indarkeria: 900 840 188
  • Udaleko Gizarte Zerbitzuak: 943 11 12 91
  • Udaltzaingoa: 943 11 13 13

Hondarribiko Udalak berretsi egiten du indarkeria matxistarik gabeko espazio seguruak eraikitzeko duen konpromisoa, eta herritarrei dei egiten die emakumeen askatasuna, osotasuna edo segurtasuna urratzen duen edozein jokabide edo egoera antzeman, gaitzetsi eta jakinaraz dezaten.

Halaber, gogorarazi nahi da arreta baliabideak eskuragarri daudela bai erasoa jasaten duten pertsonentzat, bai indarkeria edo jokabide desegokiren baten lekuko izan direnentzat ere, edozein gertakariren aurrean erantzun azkar eta eraginkorra bermatzeko.