Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Hondarribiko Udalak indarkeria matxistaren aurkako arreta-zerbitzua aktibatuko du asteburu honetan

Horrela, bi gauetan indarkeria matxista salatzeko eta arreta eskaintzeko telefono-zerbitzua martxan egongo da 23:00etatik 08:00etara (688 718 797 telefono zenbakia).
Era berean, urte osoan zehar, edozein erasoren aurrean laguntza jasotzeko edo ohartarazteko ondorengo telefonoak ere eskuragarri egongo dira:
- SOS Deiak: 112
- SATEVI: 900 840 111
- Hariberria, sexu indarkeria: 900 840 188
- Udaleko Gizarte Zerbitzuak: 943 11 12 91
- Udaltzaingoa: 943 11 13 13
Hondarribiko Udalak indarkeria matxistarik gabeko espazio seguruak eraikitzeko duen konpromisoa berresten du, eta herritar guztiei dei egiten die emakumeen zein LGTBIQ+ kolektiboaren askatasuna, osotasuna edo segurtasuna urratzen duen edozein jokabide edo egoera gaitzetsi eta horren berri eman dezaten: "Indarkeria matxistaren aurkako erantzuna ardura kolektiboa da. Arreta- eta laguntza-baliabideak ez dira soilik indarkeria jasan duten pertsonentzat; jokabide matxisten lekuko izan diren herritar guztiei ere baliabide horiek erabiltzeko eta edozein gertakari jakinarazteko deia egiten diegu Udaletik, edozein gertakariren aurrean erantzun azkarra, koordinatua eta eraginkorra bermatzeko”.