Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Jarduera eta Ekitaldien agenda osoa

Ekitaldiaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Dantza ikuskizuna: "Gorpuztu"

Dantza garaikideko pieza datorren igandean, urriak 9, arratsaldeko 19: 00etan ikusi ahal izango da Itsas Etxean.
calendarioNOIZ Urriaren 9a • 19:00
idiomaHIZKUNTZA Euskara / Gaztelaniaz
entradasSARRERAK 3 € Aurretik erosketa online
Leihatilan: 2h antes del inicio del evento

Eva Guerrero bilbotar konpainiaren Gorpuztu dantza garaikideko ikuskizuna Hondarribiko Itsas Etxea Auditoriumean izango da ikusgai datorren igandean, urriak 9, arratsaldeko 19: 00etan.

Dantza garaikideko ikuskizuna, zuzeneko musika duena, oreka bilatzeari buruz hitz egiten du. Borroka lasai egiteko, zarata isiltzeko, zama eta errua arintzeko, animaliak lasai lo egiteko lekua aurkitzeko.

Une jakin batzuetan erlijio jakin batzuetan gorputzak duen erabilerari buruzko ikerketa batetik abiatuta sortu da pieza. Gorpuztu jaiotzen da, gorputza hainbat zatitan banatuz, otoitzean mugimendu-ekintzak behatuz eta erlijio ezberdinetan dauden erru, penitentzia, transzendentzia, maitasun, mendetasun, etab. bezalako kontzeptuetatik pasatuz.

Sorkuntza egiletza berri onenaren MAX 2021 eta 2020 sarietarako hautagaia izan da, eta 2020ko edizioan, berriz, emakumezko dantza-interprete onenaren sarirako hautagaia. SAREA, Euskal Antzoki Sareak gomendatutako ikuskizuna da.

Sarrerak 3 euroan daude salgai online Kutxabanken eta aurrez aurre Hondarribiko Arma Plazan. Igandean bertan, urriaren 9an, sarrerak leihatilan lortu ahal izango dira ikuskizuna hasi baino bi ordu lehenago.

Fitxa artistikoa

  • Sorkuntza eta testuak: Eva Guerrero
  • Interpretea: Garazi Lopez de Armentia
  • Koreografia: Sorkuntza kolektiboa
  • Musika-konposizioa eta interpretazioa: Cristina Samaniego, Nerea Alberdi, Carla Sevilla eta Yolanda Bustillo
  • "Txinako barne estiloak" izeneko lana: Aritz Aresti
  • Jantzien diseinua: Azegiñe Urigoitiko
  • Argiztapen-diseinua: Arantza Heredia
  • Eszenografiaren diseinua: ATX Teatroa eta DOOS Kolektiboa
  • Ekoizpena: Jemima Cano
  • Iraupena: 50 minutu

Gorpuztu dantza, Eva Guerrero

Gorpuztu dantza, Eva Guerrero