Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Gazteria

Aplikazio habiaratuak

Agenda • listado interior

Agenda

Eduki publikatzailea

Atzealdea IKAS JOLAS BERRIRO MARTXAN

2020-10-25
Gazteria Departamenduko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuko Hezitzaileek Ikas Jolas programa abian jarri dute aurten ere Soroeta auzoan

Ikas Jolas programak bi funtzio betetzen dituen topagune bat eskaintzen du: alde batetik, haurrak ikas ohiturak lantzeko prestatuta dagoen espazio bat; eta beste alde batetik, aisialdirako bakarrik erabiliko den esparru bat, jolasteko eta kirola egiteko esperientziak eta tailerrak eskainiz, ondo pasatzeko eta entretenitzeko helburuarekin.

Ikas Jolas Soroetan

15:30etik 19:00etara astelehenero, D.B.H.ko 1.go eta 2. mailetako ikasleei zuzenduta. Hasiera data azaroaren 2an izango da.

16:30etik 19:00etara asteartero, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako ikasleei zuzenduta. Hasiera data azaroaren 3an izango da.

Proiektu honetan interesatuta daudenak Prebentzio Komunitarioko Bulegotik pasa beharko dira izen emate orria betetzera. Argibide gehiago izateko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzura deitu dezakezue, 943 11 40 00 telefonora.