Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Ikasjolas: Ikasturte berria martxan

Ikas Jolas programak euskaraz hainbat funtzio eskaintzea du helburu: alde batetik, haurrak ikas ohiturak landu eta sustatzeko prestatuta dagoen espazioa eta bestetik, aisialdi osasuntsurako erabiliko den esparru bat, jolasteko, harremantzeko eta kirola egiteko. Hauek denak, esperientzia berriak eskainiz eta tailerren bitartez lantzen direlarik.
Ikas Jolas Soroetan dago, lehengo haur eskolan eta bi egunetan garatzen da;
Astelehenetan D.B.H. 1. eta 2. mailara bitarteko ikasleentzat, 15:30etatik 18:30etara. Hasiera data urriaren 25ean izango da.
Eta asteazkenetan, Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. maila bitartekoei zuzenduta, 15:30etatik 18:30etara. Hasiera data, berriz, urriaren 27an izango da.
Proiektu honetan interesatuta daudenak Prebentzio Komunitarioko Bulegotik pasa beharko dira izen emate orria betetzera.
Argibide gehiago izateko Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzura deitu dezakezue, 943 11 40 00 telefonora. Honako telefono mugikorra ere eskuragarri izango duzue, 626 342 304 (astelehen, asteazken eta ostiraletan 15:00etatik 19:00etara / astearte eta ostegunetan 9:30etatik 18:30etara).

