Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Igor Enparan Alkate izendatua izan da datozen lau urteetarako

2023-06-17
Igor Enparan Araneta izango da Hondarribiko Alkatea datozen lau urteetan. Gaur goizeko 11:00tan izan da udal berriaren eraketa bilkura topetaraino bete den Areto Nagusian. Ordu beteko iraupena izan du.

Igor Enparan Araneta izango da Hondarribiko Alkatea datozen lau urteetan. Gaur goizeko 11:00tan izan da udal berriaren eraketa bilkura topetaraino bete den Areto Nagusian. Ordu beteko iraupena izan du.

Lehenik eta behin, adin mahaia eratu da, Juan Luis Silanes eta Aitzol Arroyo zinegotzi heldu eta gazteenarekin. Egiaztagiriak frogatu ondoren, zinegotziek bere kargua hartu dute, udalbatza eratu egin da eta jarraian Alkatea hautatu egin da.

Igor Enparan, Gonzalo Carrion eta Noemi Odriozola aurkeztu dira alkategai. Enparanek 9 boto lortu ditu (ABOTSANITZ 7 eta EH BILDU 2), Carrionek 6 (EAJ) eta PSE-EEk 1. Iosu Alvarez alderdi sozialistako zinegotziak ezin izan du bertaratu, osasun arazoak direla eta.

Enparan Alkate berriak eskerrak eman dizkie “nere aita eta ama, anaiak, bikotekidea eta ziuraski garrantzitsuena diren nere seme-alabei. Kuadrilako lagunei, gure artetik joan zaizkigunak ere kontutan hartu nahi ditut”.

“Nere alderdikideak ere eskertu nahi ditut, lan handia egin dugu. Gaurko egun gozoa da, herritik sortu eta herriarentzat lan egiten duen Abotsanitzen kide izatea ohore handia da niretzat. Gogoratu nahi ditut ere bereziki Nikolas eta Josebe” gehitu du Enparan Alkateak.

“Argia eta lankidetza eskatzen ditut etorkizuneko erronkei begira denok batera lan egin dezagun. Nere alianza herriarekiko da, ezberdin pentsatu, sinistu eta maitatzen dutenen alde, ez da inor atzean geratuko. Pertsonen ongizatearen lan egingo dugu, eta herritarrek Udalaren funtzioetan parte hartu dezaten ere. Bortizkeriaren aurrean maitasuna defendatzen dugu, eta pertsonen zaintza guretzat ezinbestekoa izango da. Horretarako guztien lankidetza ezinbestekoa izango da, zinegotzi, udal langile eta Hondarribiko herritarrena ere”.

EAJ, PSE-EE eta EH BILDUko Gonzalo Carrion, Noemi Odriozola eta Garoa Lekuonak zorionak eman dizkiote Enparan Alkateari, eta bakoitzak bere ikuspuntutik, herria eta bertan bizi diren guztien onena bilatzen lanean jardungo dutela aipatu dute.