Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Iganderako aurreikusita zegoen 'Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en ikuskizuna atzeratu behar izan da haur eta gazteen COVID-19an positibo kasuen gorakada ikusita

Igande arratsalderako Itsas Etxea Auditoriumean aurreikusita zeuden ‘Pirritx, Porrotx eta Marimotots’ pailazoen ikuskizun bikoitza atzeratu egingo da.

2021·11·19

Igande arratsalderako Itsas Etxea Auditoriumean aurreikusita zeuden ‘Pirritx, Porrotx eta Marimotots’ pailazoen ikuskizun bikoitza atzeratu egingo da.

Txomin Sagarzazu Alkateak esan duenez, “COVID-19 positiboen kasuek nabarmen egin dute gora Hondarribian, eta gorakada hori asko zentratzen ari da txertatu gabe dauden pertsonen artean, 12 urtetik beherako haurrengan adibidez. Igandeko ikuskizunaren publikoaren zati nabarmen bat persona hauek izan daitezkeela ikusita, eta noski, Osasun Sailburuaren azken aginduari jarraiki, prudentzia aintzat hartuta, ikuskizuna atzeratzea erabaki dugu”.

“Kontutan izan behar da bi saioetan 800 pertsona elkartuko direla eremu itxi batean, jadanik ez baitaude abian aforo murrizketa neurriak, eta sarrera guztiak saldu egin dira. Hori dela eta, joango direnen profila ikusita, eta herriko ikastetxeetan bizitzen ari diren kutsatze eta konfinatze egoerak oso kontutan izanda, erabakia hartu behar izan dugu Udaletik, jakinda eragozpenak sortuko direla.

Kontaktu zuzena ikastetxeekin

Aldez aurretik barkamenak eskatu nahi ditugu sortuko diren eragozpenengatik, baina egoera hau hasi zenetik esan genuen bezala, nahitaez prudentzia eta zentzua mantendu egin behar ditugu”.

“Atzo eta gaur herriko ikastetxeetako zuzendariekin kontaktua mantendu dugu beren egoera zer nolakoa den jakiteko. Komunikazio hestua mantentzen ari gara beraiekin eta kontutan izan ditugu erabakia hartzerakoan. Udalean ordezkatuta dauden alderdi politikoak ere jakinaren gainean jarri ditugu” gehitu du Alkateak.

Produktorarekin kontaktuan dago Udala ikuskizuna noiz eskaini ahal izango den finkatzeko. Erabakitzen denean publiko egingo da.