Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntu publikoa martxan da jada

2025-06-18
Hondarribiak, lehenengo aldiz, Udaleko energia sailak bultzatuta, Jostaldi pilotalekuaren ondoan ibilgailu elektrikoen karga puntu publikoa martxan du. Jarduera hau mugikortasun iraunkorra sustatzeko udal ekimenen barruan kokatzen da.

Hondarribiak, lehenengo aldiz, Udaleko energia sailak bultzatuta, Jostaldi pilotalekuaren ondoan ibilgailu elektrikoen karga puntu publikoa martxan du. Jarduera hau mugikortasun iraunkorra sustatzeko udal ekimenen barruan kokatzen da.

Garoa Lekuona energia zinegotziak eman ditu xehetasunak: “TECUNI S.A. enpresak egin du instalazioa, eta 48.353,84 euroko kostua izan du guztira. Karga-puntuak 60 kW-ko potentzia du, eta bi ibilgailu batera kargatzeko aukera ematen du. Baldintza normaletan, eta karga oso bat egiteko, gutxi gorabehera ordubetean kargatu daiteke ibilgailu bat, eta bi ibilgailu aldi berean konektatuz gero, berriz, bi ordu inguru. Zerbitzua erabiltzeko, erabiltzaileek gailu mugikorretarako eskuragarri dagoen ZUNDER aplikazioa deskargatu eta haren bidez eta operatu beharko dute. Kargatzeko zerbitzuaren prezioa 0,55 €/kWh izango da”.

Erabiltzaileei gogorarazten zaie ibilgailuak karga-eremuan soilik egon ahal izango direla aparkatuta kargatzeko behar-beharrezkoa den denboran. Neurri honen helburua errotazio egokia bermatzea eta erabiltzaile guztiei karga-puntura sartzea erraztea da.

Lekuonak gehitu du “Lehengo aldia da udalak horrelako karga publikoko instalazio bat martxan jartzen duela eta prozesu administratiboa konplexua izan da, egitasmo berria delako, baina dagoeneko martxan da”.