Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Ibilgailu elektrikoak kargatzeko karga puntua jarriko du Udalak Biteri kalean

2024-12-27
Jostaldi pilotaleku ondoan ibilgailu elektrikoak kargatzeko lehenengo puntua jartzeko obrak bukatu ditu Udalak, oraindik izapide administratiboen zain egon behar delarik

Jostaldi pilotaleku ondoan ibilgailu elektrikoak kargatzeko lehenengo puntua jartzeko obrak bukatu ditu Udalak. 60 kW-ko gehieneko potentzia izango du, eta bi ibilgailu batera kargatzeko aukera eskainiko du. 

Oraindik ez dago erabilgarri, ohikoak diren administrazio izapideak bukatu behar direlako eta bi karga puntuak identifikatzeko margoketa lanak ere burutu behar direlako. Martxan jartzerakoan horren berri emango da.

Garoa Lekuona, Energia Zinegotzia, pozik azaldu da “aurrera eramandako proiektu honekin, nahiz eta gobernu planean jasoa ez egon, gure herriak duen dimentsioa eta trafiko mugimenduarekin ezinbestean eskaini beharreko zerbitzua dela” iritzita.