Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Gaurkotasuna
Atzealdea

Hondarribiko XIII. Triatloia larunbatean bi froga desberdinekin

2024·05·08
Larunbata honetan, Hondarribiko XIII. Triatloia burutuko da gure hirian. Aurkezpen ekitaldia gaur egin da Udaletxeko Areto Nagusian, eta han izan dira Lupe Queiruga Kirol zinegotzia, eta Beñat Bengoetxea zein Gorka Emazabel, Biosnar Triatloi Elkarteko ordezkariak.

Larunbata honetan, Hondarribiko XIII. Triatloia burutuko da gure hirian. Aurkezpen ekitaldia gaur egin da Udaletxeko Areto Nagusian, eta han izan dira Lupe Queiruga Kirol zinegotzia, eta Beñat Bengoetxea zein Gorka Emazabel, Biosnar Triatloi Elkarteko ordezkariak.

“Udal honek kirol osasuntsua babesteko konpromezu sendoa dauka, eta hori argi edukita, larunbateko kirol froga honen babesle da Udala ere. Jarduera fisikoa bizimodu osasungarri baten ardatzetako bat da, eta gure helburuetako bat horretan ekitea da.

Kanpoaldean jarduera fisikoak burutzeko gune ezinhobea da Hondarribia, eta froga honetan gainera kalea, itsasoa eta mendia uztartzen dira. Inguruko kirolariak animatu nahi ditugu parte hartzera, baita parte hartzen dutenei animoak ematera ere” esan du Lupe Queiruga zinegotziak.

Beñat Bengoetxea Biosnar Elkarteko ordezkariak esan duenez, bi froga izango dira, bata herrikoia (350 metro igerian, 10 km txirrindan eta 2’5 km korrika eta bestea esprinta deitzen dena, distantzia bikoitzekin. Izenemateak itxita daude jadanik, eta partehartzea handia izango da. %80 Hondarribia eta Irungoak izango dira, eta froga herrikoian ia erdia emakumeak izango dira eta oso pozgarria da hori guretzat.

Gorka Emazabelek esan duenez, “aldez aurretik barkamenak eskatu nahi dizkiegu herritarrei trafiko aldetik arazoak sortzen direlako errepideak mozten direlako, batez ere hondartza inguruan eta Jaizkibelerako bidean. Jakitun gara horretaz, baina jakitun gara ere kirol froga polita dela, herritar askok parte hartzen dutela, eta kirol zinegotziak esan duen moduan, bizimodu osasungarri baten alde egiten dugula eta uste dut hori aipatu behar dela”.

Trafiko aldaketak

Esan bezala, bi proba desberdin dira, 15:00etan eta 17:15ean, eta zenbait trafiko aldaketa ekarriko dituzte.

Azpiegitura garrantzitsuena hondartzako aparkalekuan egongo da. Helmuga aldiz, Hondartza Kiroldegiko atletismoko pistan kokatuko da.

Trafiko aldetik, proben ibilbideetan, une batzuetan moztu egin beharko da partaideak pasa arte. Lehen lasterketarako, mozketak Hondartza inguruan eta Higerreko Itsasargirako igoeran egongo dira 15:10etik 16:00ak bitarte. Bigarren lasterketarako aldiz, hondartzako biribilgunetik Labrederreko biribilguneraino 17:15etik 18:30ak arte mozketak egongo dira.

Jaizkibelerako igoera eta jaitsiera trafikora itxi egingo da 17:15etik 18:30era.