Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Hondarribiko Udalaren adierazpena, Babacar Welle herritarraren heriotza dela eta
2026-09-29
Udaleko talde guztien adierazpena

Atzo arratsaldean gure herrian jazotako gertatakari lazgarriaren aurrean, zeinetan Babacar Welle herritarra hil zen udaltzain batek tiro eginda, Udalbatza osatzen duten talde politiko guztiek honako adierazpena egin nahi dute:
- Hondarribiko Udalbatzako kideok gure atsekabe eta samin sakona adierazi nahi dugu hain egoera tragikoan Babacar Welle hondarribiarraren heriotza dela eta. Gure doluminak eta elkartasuna helarazi nahi dizkiegu hildakoaren senideei, lagunei eta ingurukoei, baita gertakari mingarri honen eragina jasan duten pertsona guztiei ere.
- Heriotza honek guztiontzako hausnarketa sakona eskatzen du. Egoera bereziki zaurgarrian zegoen pertsona batek halako egoera batean bizia galtzen duenean, gizarte gisa eta erakunde gisa hausnartu behar dugu ea pertsona horri behar zuen laguntza eta arreta eskaini ote diogun, eta ea egoera konplexuei aurre hartzeko ditugun baliabideak, koordinazio-mekanismoak eta arreta-sistemak nahikoak izan diren.
- Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoaren nondik norakoak argitzeko. Horrenbestez, Udalbatzak ikerketa horretan ezinbestekotzat jotzen du gertakariak zorroztasunez, gardentasunez eta berme guztiekin argitzea. Horregatik, Udala ere ikerketan horren parte aktiboa izatea eskatzen dugu, aurera begira horrelakoak berriro gerta ez daitezen bitarteko egokiak ezartzeko.
- Udalbatzak, azkenik, errespetu, zuhurtzia eta batasun mezua helarazi nahi du, gure komunitatean samin eta kezka sakona eragin duen heriotza honen aurrean. Era berean, errespetua adierazi nahi diegu heriotzak zuzenean eragindako pertsona guztiei.