Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Hondarribiko Udalaren adierazpen instituzionala

Joan den larunbatean, Herri Olinpiaden jardunaldi baten testuinguruan, emakume bati eraso fisikoa eta ahozkoa egin zioten probak egiten ari ziren lekutik gertu zegoen establezimendu batean.
Hondarribiko Udalak bere babesa eta gertutasuna helarazi nahi dio emakumeari, gure hiriko bizikidetza hausten duen edozein indarkeriazko ekintza gaitzetsi eta arbuiatzen duen bezala.
Publikoki eskertu nahi dugu erasoa jasan zuen emakumea babestu eta laguntza eskaini zuten pertsonen jokabidea, eta irmo uste dugu lanean jarraitu behar dugula, inork ez ditzan justifikatu edo garrantzia kendu gure gizartean desagerrarazi behar ditugun jarrera batzuk.
Hondarribiko Udalak espazio seguruak hobetzen jarraitzeko konpromisoa hartzen du, erasorik gabeko hiri batean pertsona guztiak aske eta errespetatuta senti daitezen.
Hondarribiko EAJ-PNV, ABOTSANITZ, PSE-EE eta EHBildu udal taldeak