Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Hondarribiko Udalak Jostaldi Pilotalekua egokitu eta eskaini du migranteen egoeran laguntzeko

2021-03-10
Hondarribiko Udalak Jostaldi Pilotalekua ezohiko baliabide gisa eskaini eta gaitu du, Irungo migratzaileen fluxuari erantzuteko; izan ere, iragan ostiraletik gorakada nabarmena izaten ari da.

Hondarribiko Udalak Jostaldi Pilotalekua ezohiko baliabide gisa eskaini eta gaitu du, Irungo migratzaileen fluxuari erantzuteko; izan ere, iragan ostiraletik gorakada nabarmena izaten ari da. Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkateak eta Naia Diaz de Corcuera Euskadiko Gurutze Gorriko Immigrazio arduradunak eman dute horren berri frontoian bertan.

"Ostiraletik hainbat bilera egin ditugu Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariarekin, eta Jaurlaritzak ontingentzia Plana aktibatu ondoren, Hondarribiak nolabait lagundu ote zezakeen galdetu ziguten. Udalak ez du zalantzarik izan aurrerapauso bat eman eta Jostaldi pilotalekua eskaintzeko. Gaur bertan prozesu osoa martxan jarri da eta instalazioa prestatzen ari gara korrika eta presaka".

"Argi utzi nahi dut Udala elkarlanean ari dela, eta lidergoa Eusko Jaurlaritzak daramala. Guk, gure aukeren barruan, instalazio hori lagatzen eta egokitzen dugu. Irisgarritasun aldetik egokia da, ondo kokatuta dago eta 94 ohe eskaintzen ditu, batetik bestera ezinbesteko bi metroko distantziarekin noski. Lankidetza hori aurrera eramatea nahi dugu, eta egoera zail honetan dauden migratzaileei zerbitzu on bat eskaintzea", gaineratu du Sagarzazuk.

Balizko gorakada asteburuan

Naia Diaz de Corcuerak, Euskadiko Gurutze Gorriko Immigrazio arduradunak, eskerrak eman dizkio “Hondarribiko Udalari bere konpromiso argiagatik. Zenbat migratzaile etorriko diren jakitea zaila da, egia da asteburuetan jende gehiago dagoela, eta, horregatik, dena prest izan nahi dugu ahalik eta arreta osoena eskaini ahal izateko".

"Gaur egun, migratzaile gehienak Malikoak dira, ia guztiak gizonak, eta horietako asko 2020an edo 2021eko lehen hilabeteetan iritsi ziren Kanarietara", amaitu du Diaz de Corcuerak.