Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Gaurkotasuna
Atzealdea

Hondarribiko Udalak Ingurumenaren Eguna berretsi egiten du

2024·06·05
Hondarribiko Udalak Ingurumenaren Nazioarteko Eguna den honetan berretsi egiten du Garapen Jasangarrirako Helburuekiko eta Agenda 2030arekiko konpromisoa.

Ingurumenaren Egunaren esparruan, Hondarribiko Udalak azpimarratu nahi du konpromiso irmoa duela Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH) eta Agenda 2030 betetzeko. Konpromiso hori jasangarritasuna eta ingurumenaren babesa sustatzeko hirian egiten ari diren ekimen eta programetan islatzen da.

Programa aipagarrienetako bat Eskola  Agenda 2030 da, Hondarribiko eskola-komunitatearekin lankidetzan garatzen dena. Programa honen helburua da ikasleak sentsibilizatzea jasangarritasunaren eta ingurumenarekiko errespetuaren garrantziaz, eta Garapen Jasangarrirako Helburuakak lortzen aktiboki parte har dezaten sustatzea.

Joan den astean, Eskola Foroaren esparruan, ikastetxeetako ikasleek GJHen 7. helburuaren inguruko lanak aurkeztu zituzten: "Energia irisgarria eta ez-kutsatzailea". Lehen hezkuntzako ikasleek proposatutako ekintza mugikortasun iraunkorra sustatzeko ekintza bat da, eta bigarren hezkuntzakoek, herritarrak energiaren erabilera arduratsuaz kontzientziatzeko kanpaina bat; hori lortzeko elkarrekin lan egin beharra dagoela nabarmendu dute.

Lan horiek udalerriko hiru ikastetxetako Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen arteko lankidetzaren emaitza dira, eta Kultur Etxean egongo dira ikusgai ekainaren 3tik 16ra bitartean. Honako ikastetxe hauek hartu dute parte: Ama Guadalupekoa, Egiluze, Talaia, Lehen Hezkuntza eta Talaia Bigarren Hezkuntza.

Hondarribiko alkate Igor Enparanek programa honen garrantzia nabarmendu du: "Hezkuntza funtsezko tresna da etorkizun jasangarriago bateranzko aldaketa sustatzeko. Eskola Agenda 2030aren bidez, etorkizuneko belaunaldiak prestatzen ari gara, gure planeta babesteak duen garrantziaz jabetu daitezen eta Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzen aktiboki lagun dezaten ".
Hondarribiko Udaleko Ingurumen Sailak bultzatzen du proiektua, eta Berritzegunearekin lankidetzan garatzen da. Helburu nagusia herritarrak energiaren erabilera arduratsuari buruz kontzientziatzea da.

Talaia eskolak eskola jasangarriaren ziurtagiria jaso du

Bestalde, Urdaibaiko Ekoetxean (Busturia) egindako ekitaldi batean, Talaia ikastetxeari Eskola Iraunkor gisa egiaztatzen duen diploma eman zaio, eta horrenbestez halakotzat akreditatutako ehun euskal ikastetxeetako bat da.

Eusko Jaurlaritzaren Eskola Agenda 2030 Programan parte hartu duten hamahiru ikastetxek "Eskola Jasangarriak" ziurtagiria jaso dute. Ziurtagiri horrek eskola jasangarriak aintzatesten ditu, eta hala egiten duten berrikuntzaren, kalitatearen eta ingurumenarekiko konpromisoaren aldeko apustua aitortzen ditu. Ekitaldian Ikastetxeen ordezkariak izan dira, baita Aitor Aldasoro Ingurumen Jasangarritasuneko sailburuordea, Begoña Pedrosa Hezkuntzako sailburuordea, eta Adolfo Uriarte Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria ere.

Ziurtagiri horrekin akreditatutako ikastetxe publikoek eta itunduek IRAES 21 jasangarritasunaren aldeko eskola-sarea osatzen dute. Sare horretan, jasangarritasunerako hezkuntza bultzatzen dute elkarrekin, irakasleek, ikasleek, irakasle ez diren langileek eta familiek.

Ingurumenaren Egun honetan, Hondarribiko Udalak iraunkortasunarekiko eta ingurumenaren babesarekiko konpromisoa berretsi nahi du, eta herritar guztiak animatu nahi ditu ahalegin kolektibo horrekin bat egitera, etorkizun iraunkorragoa eraikitzeko.