Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Hondarribiko Udalak eta HITZAk elkarlanean jarraituko dute

2025-06-05
Euren arteko hitzarmenak urtea egingo duela eta, Hondarribiko Udalak OARSO BIDASOKO HITZA tokiko euskarazko hedabidea diruz laguntzen jarraituko duela iragarri du. Hala, udalak euskarazko hedabideak duen egitekoa aitortu, eta babes ekonomikoa helaraziko dio.

Euren arteko hitzarmenak urtea egingo duela eta, Hondarribiko Udalak OARSO BIDASOKO HITZA tokiko euskarazko hedabidea diruz laguntzen jarraituko duela iragarri du. Hala, udalak euskarazko hedabideak duen egitekoa aitortu, eta babes ekonomikoa helaraziko dio.

Hondarribiko Udalak OARSO BIDASOKO HITZA diruz babestea erabaki zuen iaz. Udalaren izenean Igor Enparan alkateak berak izenpetu zuen bien arteko estreinako hitzarmen hura. Aste honetako agerraldian Hondarribiko Udalaren partetik Garoa Lekuona Euskara zinegotzia izan da, eta, HITZA, berriz, Ane Mendizabal kazetariak, Sara De Las Heras sustapen arduradunak, eta Urko Etxebeste zuzendariak ordezkatu dute.

Hondarribiko Udalak tokiko komunikabide bati dirulaguntza zuzena ematen zion lehen urtea izan zen iazkoa, eta, aurten, hasitako bideari eutsi nahi diote biek ala biek. Hori egikaritzeko beharrezkoak izan diren prozedura administratibo guztiak egikarituko dituzte, hala nola, ETELen 17.1.26. artikuluan jasotakoak. Horren arabera, udalerriek eskumen propioak baliatu ahal izango dituzte euskara sustatzeko eta erabiltzeko politikak normalizatzeko, antolatzeko eta kudeatzeko planetan. Testuinguru horretan kokatu behar da Hondarribiko Udaleko Euskara Sailaren egiteko orokorra, eta kasu honetan, HITZAri emandako laguntza.

HITZAk Hondarribiko, Irungo eta Oarsoaldeko lau herrietako informazioak lantzen ditu euskaraz. Hondarribiko gaiak zehazki ‘bidasoa.hitza.eus’ webgunearen bitartez zabaltzen ditu egunero: 2024an, esaterako, Hondarribiarekin harremana izan zuten 1.159 albiste argitaratu ziren webgune horretan. HITZAren papereko edizioan (astekaria da), Hondarribiari esklusiboki eskainitako 132 orrialde publikatu ziren iaz. Bi euskarrietan, albisteez gain, elkarrizketak, erreportajeak eta agendako deialdiak argitaratu ziren. Webgunean, gainera, herriko ekitaldien gaineko bideoak eta argazki galeriak ere argitaratu ziren.

2025ean, albiste emari hori handitzen ari da OARSO BIDASOKO HITZA.