Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Hondarribiko Udalak bilera bat eskatuko dio Osasun Sailburuari Bidasoko Eskualdeko ospitaleko kirofanoak eraberritzeko gaiaz hitz egiteko

2022-01-11
Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak eta Udalean ordezkaritza duten talde guztietako bozeramaileek (ABOTSANITZ, PSE-EE, eta EH BILDU) bilerak egin berri dituzte Ospitaleko gerentziarekin eta Osasun Bidasoa plataformarekin

Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak eta Udalean ordezkaritza duten talde guztietako bozeramaileek (ABOTSANITZ, PSE-EE, eta EH BILDU) bilerak egin berri dituzte Ospitaleko gerentziarekin eta Osasun Bidasoa plataformarekin, jakiteko zein diren Bidasoko Eskualdeko Ospitaleko kirofanoak eraberritzeko egoeraren inguruan dituzten bertsioak eta aldarrikapenak.

Bileren ondoren, udal talde guztiek informazio horiek baiesteko eta osatzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuari bilera bat eskatzea erabaki dute.