Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Hondarribiko Udala atsekabetuta eta kezkatuta dago Bidasoa ibaiko uretan migratzaile bat desagertu delako

Hondarribiko Udalak biziki deitoratu du joan den larunbatean Bidasoa ibaiko uretan migratzaile bat desagertu izana. Azken hilabeteetan hiru pertsona itota hil dira muga zeharkatu nahian. Gertaera dramatiko horrek migratzaileentzako korridore humanitario seguruak irekitzea eskatzen du.
Gerrak Ukraina kolpatzen duen egun hauetan, milioika pertsonen ihesa eraginez, ezin dugu ahaztu Europarako bidea jarraitu nahi duten migratzaileek bizi duten drama.
Erakundeen arteko lankidetza eta koordinazioa, ahal bada, inoiz baino garrantzitsuagoa da, eta Hondarribiko Udalak laguntzen jarraituko du pertsona ahulenen beharrei erantzuteko.