Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Hondarribiko landa eremuetan interneteko banda zabala jartzeko proiektua martxan da

2023-01-11
Hiritar guztiek Interneterako sarbide egokia -zuntz optikoa- edukitzea da helburua

Banda zabaleko programa bakarra udalerri eta eremu barreiatuetan banda zabalerako sarbidea unibertsalizatzeko sortu da. Hondarribiko landa eremuetan Interneterako sarbide azkarra lortzeko egin beharreko lanak hasiak dira, eta aurkezpen ekitaldia gaur burutu da Zimizarga auzoan. Han izan dira, Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotzia, eta Gonzalo Carrion, Obra eta Zerbitzuetako zinegotzia Udaletik, baita Hondarribiko zenbait auzoetako baserritar ere.

Juan Luis Silanes zinegotziak esan duenez, “eskertu egin nahi dut erakundeen artean proiektu hau aurrera ateratzeko egon den lankidetza. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin egin da, eta honi esker, ehundik gora baserrik zuntz optikoa izango dute, hiriko gainontzeko tokietan izan dezakegun moduan; ehun baserri baina gehiago izango dira onuradunak.

Eskari asko izan ditugu baserritarren aldetik, beraien baserrietan oso estaldura kaxkarra dutelako eta zentzu horretan atzean geratzen ari direlako. Horri aurre egiteko asmotan jarri dugu martxan proiektua, eta denbora gutxian emaitza onak emango dituela ziur gaude. Eragina izango du hiriko auzo desberdinetan, Zimizarga, Akartegi, Gornutz, Arkollan eta Amuten kasu.

Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak eman du obren Informazio zehatza. “Hiriko sei gune desberdin dira, landa eremuan banatuak.

Horrela eraldaketa digital osorako beharrezkoak diren zerbitzu digitalen funtzionaltasuna eta kalitatea hobetu ahal izango dira, eta pertsonen ongizatea eta bizi-kalitatea areagotu, eredu jasangarri baten arrakastari lagunduz.

Sei horietatik hiru proiektu esleituta daude, eta lanak hasiak dira. Izatez bi eremutan lanak amaituta daude. Obra zibila ez da konplikatua, poste-elektrikoak jarri behar dira, gaur egungo legedira egokituak. Asko eremu pribatuetan daude eta horrek apur bat mantsotu du prozesua, baina Udalaren asmoa hilabete gutxitan Hondarribiko hiritar orok banda zabalerako sarbidea edukitzea da.

Lanak amaitzen direnean, hiritar horiek egokia iruditzen zaien konpainiekin hitz egin  beharko dute zerbitzua abian jartzeko” amaitu du Carrion zinegotziak.