Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Hondarribiko jaietan mugikortasun urritua duten pertsonentzako guneak egokituko ditu Udalak

2026-08-19
Eskaera egiteko epea abuztuaren 24tik 31ra izango da, BAZen edo hondarribia.eus webgunean.

Azken urteetan bezala, aurten ere MUG (Mugikortasun Urrituko Guneak) eremuak jarriko ditu Udalak herriko jaietako hainbat ekitalditan, mugikortasun arazoak dituzten herritarrek ere ospakizunez baldintza egokietan gozatu ahal izan dezaten. 

MUG guneak honako egun eta kokaleku hauetan egongo dira: 

  • Irailaren 7an, Udal ordezkarien Aurreskuan, Arma plazan.
  • Irailaren 8an, goiz eta arratsaldez, Kale Nagusian (Bretxan).
  • Irailaren 8an, goiz eta arratsaldez, Damarri plazan.
  • Irailaren 8an, arratsaldez, Sabino Arana (autobus geltoki berrian).
  • Irailaren 5etik 11ra, Bentako eszenatokian.

Gune horietako bat erabili nahi duten edo horretarako beharra duten herritarrek aurrez eman beharko dute izena BAZen edo hondarribia.eus webgunearen bidez. Izena emateko epea abuztuaren 24tik 31ra izango da, biak barne.