Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Hondarribiko hegaluze takoa arranparrilan
Osagaiak
30 min - 4 pintxo
- 4 tako hegaluze on
- 1 tipula
- ½ azenario
- ½ porru
- 2 baratxuri ale
- Oso heldu dauden herriko 6 tomate
- Hegaluze arantzak
- 1 Kombu alga
- Oliba-olio Birjina Estra
- Gatza
- 1 koilarakada azukre
- 1 dl salda
- Perrexil eskukada bat
Elaborazioa
Tomate saltsa bat prestatu barazkiak (baratxuria, tipula, azenarioa eta porrua) sueztituz eta aldez aurretik zatitutako tomateak gehituz. Dena ondo poxatu, dezilitro saltsa gehitu eta 10 minutuz irakiten jarri. Jarraian, azukre koilarakada bat gehitu tomateari eta xehatu. Iragazi.
Dashi saltsarentzat, hegaluze arantzak garbitu eta odolgabetu. Labean pixka bat txigortu eta Kombu algarekin, salda motz, kontzentratu, urritu eta loditu bat egin.
Geroago, plater polit bat aukeratu, etxeko tomatezko base bat ipini eta bere gainean, parrilan egindako hegaluze takoa ipini. Dashi saltsarekin ñapatu, bere gainetik aurrez txikitutako perrexila hautseztatu eta gatz ezkata eta perrexil hosto batekin azkendu.
Errezeta: Hiruzta Bodega