Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Gaurkotasunaren xehetasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

Hondarribiko haur eta gazteen artean partehartzea, berdintasuna eta tratu onak sustatzeko ekintzak

Martxoaren 8aren harira, Gazteria eta Gizarte Zerbitzuak, Berdintasuna eta Zahartze Aktiboaren sailetatik amankomuneko lana egin da, herriko gazte askoren ezinbesteko partehartzearekin

2023·03·07

Bihar ospatuko den Martxoak 8 Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Udaleko Gizarte Zerbitzue, Berdintasun eta Zahartze Aktibo sailetik eta Gazteria Sailetik hainbat ekimen antolatu dira. Horien berri emateko agerraldia egin dute gaur Udaletxean sail bakoitzeko zinegotzi arduradun diren Gotzone Larrarte eta Maria Serrano zinegotziak.

“Pasa den astean aurkeztu genituen aste honetarako antolatu diren ekitaldi guztiak, baina gaurkoan gehiago zentratu nahi dugu gazteekin eta beraiei esker antolatu diren gaien inguruan. Argia da urteetan emakumeek lan asko egin behar izan ditugula gure eskubideak ezagutuak izan daitezen, eta esango nuke, gaur egun, gazteak giltzarri direla aurrerantzean eskubide hauek bermatzerako orduan. Denon arteko lana ezinbestekoa da” esan du Gotzone Larrarte zinegotziak.

Maria Serranok zehaztu duenez, “Izpi tximeletaren irudiak eta leloak Hondarribiko Gazteria Departamentuko zerbitzuek Martxoaren 8aren harira herriko haur eta gazteekin batera egindako lana biltzen dituzte. Julia Lasa hondarribiar gazteak diseinatu du eta garrantzitsua iruditzen zait emakume gazte eta ekintzaile bat izana egilea.

Berdintasuna oinarri, bigarren urtez, Gazteen Zerbitzua, Saindua Gaztelekua eta Pebentzio Komunitarioko Zerbitzuak, agenda bateratua aurkezten dugu Emakumeen Nazioarteko egunera begira. Izpi tximeleta da berdintasunaren ikur gisa gorpuztu dugun irudia.

Ez soilik tximeleta, hegaldiak berak indarra hartzen baitu berdintasunaren argirako bidean. Zergatik tximeleta, ordea? Azken urteetan Prebentzio Komunitarioak sustatutako Berdintasuna Tizatuz proiektuan tximeletaren sinboloa sortu eta erabili da, proiektuan parte hartzen zuten gazteek proposaturik.

Irudi gisa tizatu da herriko ikastetxe eta plazetan, horregatik tximeletaren sinboloa aukeratu dugu berdinatsunaren arloan egiten ari garen lanaren ikur gisa. Prestatutako ekintza egitaraua espazio komunitariora, Lehen Hezkuntzako ikastetxeei eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeei bideratuta da.

Tratu on eta espazio seguruen gaineko hausnarketak saioak burutu dira ikastetxe zein herriko gazte taldeekin eta saio hauetan ateratako ondorioak martxoaren 6tik 9ra bitarteko astean aurrera eramango diren ekintzetan plazaratuko dira. Parte hartu duten gazteen inplikazioa eskertu nahi dut. Ideiak beraienak izan dira eta bultzatzaile nagusienak izan dira. Etorkizunaren giltzarria dira” esan du Serranok.

· Martxoaren 6tik 9ko astean Lehen Hezkuntzako tutoreekin elkarlanean, tratu onen gaineko hausnarketa eta TIZATUZ ikastetxeetako patioetan.

· Martxoaren 7an Espazio Seguruen Rallya hondarribiko kaleetan zehar. Herriko gazte talde batek egindako gogoeta prozesu baten ondorioz, beraientzat espazio seguru gisa identifikatutako guneak IZPI tximeletaz seinalizatuko dira.

· Martxoaren 8aren inguran, Tatuai eta Pegatinen banaketa eskoletan. Hondarribiko LH eta DBHko ikastetxe zein ikasleak tatuaiak eta peatinak erabili beraiek berdinatsunaren inguruan egin dituzten lanetan eta sare sozialetan zabaltzera animatzen ditugu.