Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Natura

Aplikazio habiaratuak

Jaizkibelgo kontserbazioa

Atzealdea Hondarribiko harresi biziak,  biodibertsitatearen gordeleku

Hondarribiko Alde Zaharra inguratzen duen harresiari begira dauden begi guztiek ez dute gauza bera ikusten. Badira horma zahar eta handi bat baino ikusiko ez dutenak. Izango dira ere, hareharrizko harri horien atzean Hondarribiko historiaren zati bat dagoela ulertuko dutenak, edo zergatik ez, murrua egiteko harlanduak zizelkatu zituzten harginen lanarekin txunditurik geldituko dienak ere. Pareta zaharrek, ordea, horiez guztiez gain, badute beste balio erantsi bat, askotan alde batera utzi dena, baina Hondarribiko ondarearen parte ere badena. Horma zaharrak biodibertsitatearen gordeleku txikiak izan daitezke, bai eta bertako faunaren eta floraren bizileku bereziak.

Hondarribiko murrua ez da harriz eginiko eremu mortu bat. Harresi biziak dira Alde Zaharra inguratzen duten hormak. Urtaroen arabera, edota eremuaren eta orientazioaren arabera, aldatzen joango direnak. Harrietara, paretetara, bertako zirrikituetara eta baldintza zehatzetara ohituriko espezieak aurkituko ditugu bertan. Horietako asko, begien aurrean ditugunak, eta arretaz begiratuz gero, liluratuta utziko gaituztenak.

liburuxka harresi biziak

Hondarribiko harresi biziak

harresiari

Hondarribiko harresia

Pertsonaren begietara hormak aldaketarik jasaten ez duten elementu zurrunak eta geldiak badira ere, Hondarribiko harresietan, esaterako, hori horrela ez dela erakusten diguten ezaugarri asko daude, aldakorrak izan daitezkeela erakusten digutenak.

Harresiko harlanduen arteko zirrikituen tamainak eta formak, harresietako zuloek, edota bertatik irtetetzen diren harrizko elementuek eta apaingarriek, guztiek, bizileku ezberdinak osatzen dituzte, baldintza ezberdinak dituztenak, eta urtaroen arabera ere aldatu egin datiezkeenak.

hauntz arrunta

Hauntz arrunta

marigorringo zazpitita

Marigorringo zazpitita

Txantxapota

Txantxapota

pipistrelo txikia

Pipistrelo txikia