Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea

Hondarribiko entsalada

Logo Azoka
20 min - 4 pertsona
  • 2 tomate handi
  • 200 g hegaluze mendrezka fresko
  • 4 pipermin
  • Baratxuri ernamuinak
Hondarribiko entsalada

Elaborazioa

Hasteko tomatea ur irakinetan egin, zuritu, haziak kendu eta dadotan moztu. Ondoren mendrezka olio ketuarekin eta gatzarekin ontzian sartu eta kuzinatu 13 minutuz lurrunetan.

Ondoren pipermina aro txiki mehetan moztu. Jarraitu tomatea prestatzen, gatza, piperbeltza eta olibako olioa botaz. Platerean aurkezteko molde biribilean jarri.

Jarri mendrezka su bizian, jarri lauzetan eta gainean tomatea jarri.

Amaitzeko apaindu platera pipermin aroekin, baratxuri ernamuinekin eta olio hari batekin.

Errezeta: Bar Sardara