Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Hondarribiko EAJ-PNV eta PSE-EEren adierazpena gaur agertutako pintaden aurrean

Hondarribiko Udaleko bi taldeok, hiriko hainbat tokitan EAJ-PNVren eta Ertzaintzaren aurka mehatxuzko mezuak adierazten dituzten pintadak salatzen dituzte.
Udal taldeok jarduera horiek gaitzesten dituzte eta gogorarazten jarduteko modu hori lekuz kanpo dagoela. Baditugu bizikidetza demokratikoan gure ideiak askatasunean adierazteko bideak.
Garai eta jokabide horiek gaindituta zeudela uste genuen, eta badugu gizartearen gehiengoaren irmotasunean, jarrera zibiko eta demokratikoan konfiantza gure hiriko bizikidetzari kalte egiten dioten gertakari horiekin amaitzeko.
EAJ-PNV PSE-EE