Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Liburutegia

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Betaurreko adimendunak eskuragarri Hondarribiko Udal Liburutegian, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonen irakurketa errazteko

2026-06-15
Hondarribiko Udal Liburutegiak irisgarritasuna eta aukera-berdintasuna sustatzeko baliabide berri bat jarri du herritarren eskura. Ikusmen-desgaitasuna duten herritarrek betaurreko adimendunak eskuragarri dituzte, liburutegiko edukietara modu errazagoan iristeko aukera izan dezaten.

Gailu horiek testu inprimatuak irakurtzeko eta automatikoki audio bihurtzeko gai dira. Horrela, irakurtzeko zailtasunak dituzten erabiltzaileek liburuen edukiaz autonomia handiagoaz gozatu ahal izango dute. 

Ortzi Alonso Kultura zinegotziak azaldu duenez, “ekimen honen helburua pertsona guztiek kulturarako eta informaziorako sarbide berdina izatea da, autonomia pertsonala sustatuz eta aukera berdintasuna bermatuz”. Gainera, nabarmendu du neurri hau agintaldi planaren barruan kokatzen dela, eta inklusioaren eta udal-gobernuak aukera-berdintasunaren aldeko pausuak ematen jarraitzen duela.

Udal Liburutegiak dagoeneko bazituen irisgarritasuna hobetzeko hainbat baliabide, besteak beste audioliburuak eta letra handiko liburuak. Betaurreko adimendunek, beraz, eskaintza hori osatu eta indartu egiten dute, erabiltzaile gehiagoren beharrei erantzunez.

Betaurreko adimendunek 470 €-ko kostua izan dute eta Eusko Jaurlaritzak teknologia berrien erabilera sustatzeko emandako dirulaguntzaren bidez finantzatu da.

Betaurrekoak erabiltzeko interesa duten herritarrek liburutegira jo eta eskatu besterik ez dute egin behar. Bertako langileek gailuaren funtzionamendua azalduko diete eta behar duten laguntza eskainiko diete.