Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Hondarribiko Bertako Produktuaren Astea irailaren 30etik urriaren 6a bitarte izango da

2024-09-25
Tailerrak, bisitak, showcooking saioa eta askoz gehiago egongo da eta ezinbestekoa izango da izena ematea www.hondarribia.eus webgunean

Irailaren 30etik (astelehena) urriak 6 arte (larunbata) Hondarribian bertako produktuaren astearen edizio berria izango da. Aurkezpena gaur goizean burutu da Damarri plazako azokan, eta han izan dira, besteak beste, Estitxu Urtizberea Jarduera Ekonomikoetarako zinegotzia, baita ekimenean parte hartzen duten Hondarribiko zenbait sukaldari eta bertoko ekoizle ere.

Hondarribiko ekoizleen lana balioan jarri eta bertako produktuaren kontsumoa bultzatzea da bere helburua” esan du Estitxu Urtizberea zinegotziak, “Aurten dataz aurreratu dugu bertako produktua oparoagoa den garai batera,  tailerretan erabiliko diren osagaien artean, garaiko eta bertako produktuak har dezan nagusitasuna.” 

Ingurumen sailetik bultzatutako ekimena den heinean, kontsumo eta elikadura ohitura osasungarri eta jasangarriak sozializatzeko helburua ere badu.  Horregatik, aurtengo edizio berrian hainbat tailerrei izaera aldatu zaie eta dibulgazio karakterra eman zaie.

Tailerretan Izena emateko epea duela aste batzuk zabaldu zen eta ikastaroak betetzen ari dira “hiritarren aldetik interesa badagoela ikusten dugu, hainbat tailerretan plazak betetzen ari direlarik jada. Kasuren batean plaza baino izen-emate gehiago egongo balitz zozketa bat burutuko da Irailaren 27an. Hala ere, gogoratu nahi dut izen-ematea irekita dagoela eta  www.hondarribia.eus gunean egin behar dela”.

Publiko zabalari zuzendutako ekitaldiak

Aurtengo edizioan eskaintza zabaltzeko gogor lan egin da, eta horregatik eskerrak eman nahi dizkiet bai Bertako Produktuen Aste hain osatua antolatzen aritu diren pertsona guztiei, eta baita bertan parte hartu eta guztioi bere jakintza erakusteko lana hartu eta eskuzabaltasuna eskaini diguten ekoizle zein beste arlotako profesionalei.” gehitu du Urtizberea zinegotziak.

15 tailer antolatu ditugu: ‘Erle eta eztiaren sekretuak’ Itsas Etxea Elkartean, ‘Abeltzaintza jasangarria’ Arkoll auzoko Mugarrieta Ganadutegian, Botikako Agroaldea ezagutzeko irteera, Gaileta tailerra Amona Margarita Okindegian, Bertako Produktuekin egingo diren hainbat Showcooking, Hiruzta Txakolindegira bisita, Landare jangarriak ezagutzeko txangoa, Euskal Herriko gazten inguruko hitzaldia, sukaldeko amantala koloretsuen jarduera bat etxeko txikientzat, Txokolateaz eta Kafeaz gehiago ezagutzeko tailerrak…” esan du Urtizbereak.

Tailerrez gain, eskolekin agroaldeara eta Azokara bisitak burutuko dira eta larunbatean poltsa eta egurrezko goilarak banatuko dira azokako bezeroen artean. 

Ekitaldi guztien zerrenda zehatza hemen: https://www.hondarribia.eus/eu/azoka/bertako-produktuaren-astea-2024