Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Hondarribiko auzo-bideen zolaketa eta egokitze lanak hasi dira

2023-05-03
3500 metro linealeko luzera duten 48 tramo desberdin dira, Gornutz, Zimizarga, Akartegi, Arkolla eta Jaitzubian banatuak

Hondarribiko Udalak hiriko auzo-bideetako 48 puntu egokitzeko lanak hasi berri ditu. Horren inguruan informazioa eskaintzeko agerraldia egin dute gaur goizean Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak eta Gonzalo Carrion Obra eta Zerbitzuetakoak.

“Urtero Hondarribiko auzo bideetako lanen mantenimentua egiten dugu Udaletik Behemendi Elkartearekin batera. Lan gehienak bideen alboak garbitzea izaten dira, erabiltzaileen segurtasuna areagotzeko asmoz” esan du Juan Luis Silanesek.

“Kontuan izan behar da auzo-bide hauetan trafikoa asko areagotu egin dela, etxebizitza asko daude banatuak, eta beraz, auto gehiago ibiltzen dira, eta horrekin batera, landa inguruetara oinez edota txirrindaz ibiltzera joaten garenak asko gara, eta ziur lan hauek bide hauek segurtasun gehiagorekin erabiltzeko aukera emango digutela”.

“Azken bi urte hauetan, duela hiru aste argia ikusten hasi zen proiektu honekin aritu gara lanean. Ez da ahaztu behar Hondarribiak auzo-bideen 68 kilometro dituela auzo desberdinetan banatuak. Denen azterketa egin da Udalean, eta behar handiena zutenekin zerrenda zabala prestatu ondoren, prozesu administratiboak aurrera egin zuen, lehiaketa publiko bat deitu zelarik. Lehiaketa horretara bost enpresa aurkeztu ziren eta irabazlea Campezo izan da, eta ikus daiteken moduan, hasiak dira hobekuntza laak egiten”.

48 bide auzo desberdinetan banatuak

Gonzalo Carrion zinegotziak eman du obraren xehetasunen berri. “48 tramo desberdin dira, Gornutz, Akartegi, Zimizarga, Arkolla eta Jaitzubian zehar banatuak. Duela hiru aste hasi ziren lanak, eta epea 9 asteetakoa denez, ekainaren erdirako amaituta egotea aurreikusten dugu. Gogoratu nahi dut ere, iaz 10 tramo gehiago egokitu zirela eta 2021ean beste 12. Argi dago Udalaren apustua nekazal bide hauen mantenimenduaren alde.

Guztira 3500 metro lineal konponduko dira, bide batzuk asfaltoarekin, besteak hormigoiakin, kunetak garbituko dira, eta zenbait puntutan bideak zerbait zabalduko dira. Adibidez San Telmo tiro zelaitik Guadalupeko Santutegirainoko bidea egokitu egingo da, eta ikusteko modukoa izango den gunea da. Beste puntu askotan, zati txikiak egokitzea izango da, baina ziur gaude herritarrek asko eskertuko duten proiektu bat izango dela” amaitu du Carrionek.

Aurrekontua ia 400.000 eurokoa izango da, eta obra egiteko epea 9 astetakoa.