Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Hondarribiko Agenda 2030en Ekintza Plana onartzeko proposamena jorratuko da osteguneko Plenoan

2022-10-25
Garbikuntza zerbitzuaren kontratuaren luzapena ere hizpide izango da

Ostegun honetan egingo den urriko Ohiko Osoko Bilkura dela eta prentsaurrekoa eman dute gaur goizez Txomin Sagarzazu Alkateak eta Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak. Eguneko Aztergaian 17 puntu egongo dira, eta azken orduan sar litezken beste batzuk ere.

“Nahiz eta ez den bozkatzera eramaten, aipatu nahi nuke 10. urtez jarraian udal zerga eta tasak izoztu egingo direla Hondarribian. Udaletik onartu genuen azken igoera 2013ko urrian izan zen, eta orduz geroztik, tasak eta zerga publikoak izoztu egin dira. Kontutan hartzeko moduko zerbait dela uste dugu, bizitzen ari garen egoera honetan Hondarribiko familiei egoera arintzen lagunduko diela uste baitugu” esan du Txomin Sagarzazu Alkateak.

Plenoan jorratuko den puntu garrantzitsu bat Hondarribiko Agenda 2030en Ekintza-Plana onartzeko proposamena da. Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak zehaztu duenez, “2009an Hondarribiko udalak I. Ekintza plana onartu zuen. Orduz geroztik, Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sareko (udalsarea 21) kide gara. Udalsarearen egonda, plan horien ezarpen maila ebaluatu genuen hainbat urteetan. Ondoren, 2017an Hondarribiko iraunkortasuneko I. Ekintza plana berrikusteko prozesua abiarazi zuen Udalak.

“Lehenengo urratsa, udalerriaren egoera aztertzea izan zen. Horrela, Hondarribiko diagnostikoa osatu genuen. Ondoren, diagnostiko hori oinarri hartuta, eta garatutako parte-hartze prozesuan jasotako ekarpenak aintzat hartuta, Hondarribiko II. Ekintza plana osatu genuen. Ekintza plan honek Hondarribia iraunkorra eraikitzeko duen garrantzia kontuan hartuta, alderdi politiko guztiekin elkarbanatu genuen uztailean euskaraz, eta abuztuan euskaraz eta gazteleraz, planari ekarpenak egin nahi izanez gero, ekarpenak helarazteko. Ekarpenik jaso ez genuenez, urriko batzordean, plana udalbatzatik pasatzea proposatu genuen” gehitu du Silanesek.

Plana 5 helburu estrategikoetan antolatzen da:

1.Ingurunearen zaintza eta hiri osasuntsurako garapen iraunkorra bultzatzea

2.Pertsonen oinarrizko beharrak eta ongizatea bermatzen dituen hiri lagunkoia
3.Herritarren heziketan laguntzen duen eta parte-hartzea zein bizikidetza bultzatzen duen kultura-hiri berritzailea
4.Ekonomia eredu iraunkor eta lehiakorra
5.Natur baliabideen kontsumo eta erabilera arduratsuaren alde egitea

Hobari fiskalak onartzea

“Plan honekin lotuta, Plenoan zenbait hobari fiskal onartzea bozkatuko da. Lehena, Ondasun higiezinen zergaren kuotaren osoaren %50eko hobaria eskaintzea, eguzki energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak ipini badira. Era berean, proposatzen da zergaren kuota osoaren % 50eko hobaria, A edo B motako energia eraginkortasuneko etiketa bat duten ondasun higiezinetarako.

Jarduera Ekonomikoaren Zergari dagokionez, proposatzen da energia erabili edo ekoizteko energia berriztagarriak aprobetxatzeko instalazioetatik edo kogenerazio sistemak erabiltzen dituztenentzat.

Hortaz gain, % 95eko hobaria emango da eraikuntza instalazio edo obretan, Eguzki energiaren edo beste energia berriztagarri batzuen aprobetxamendu termiko edo elektrikoa ahalbidetzen duten sistemak ezartzen badira” zehaztu du Silanes zinegotziak.

Garbikuntza zerbitzuaren kontratuaren inguruan

Eguneko Aztergaiaren seigarren puntuan, Ikastetxeak eta udal eraikinak garbitzeko eta desinfektatzeko zerbitzua emateko kontratuaren luzapena onartzea bozkatuko da. Txomin Sagarzazu Alkateak zehaztu duenez, “guk Udalbatzara hau erantzukizunez ekartzen dugu. Joan den urtean garbikuntza zerbitzua lizitatu eta adjudikatzeko lan guztiak egin ziren, abenduaren 30ean sinatu zen, urtebeterako eta lau urtez luzapenak egiteko aukera ematen duelarik.

Berez, abenduan dator berritzeko aukera. Jasota dagoen moduan, Udalak bi hilabete lehenago erabaki dezake luzatzea. Gu luzapen horren aldekoak gara, legezkoa delako hori egitea, eta administrazioak zerbitzua eskaintzeko kontratu bat behar duelako, hori gabe ezingo genuke eta zerbitzua eskaini. Gainera, adjudikazioa egin genuenean berme guztiak bete egin zirela argi esan behar da, eta kontutan hartu behar da ere, ziurgabetasun egoeran gaudela. Langileak eta enpresa negoziazio prozesuan ari dira, eta ez dakigu zenbat ari diren aurreratzen. Guk ikusten dugu aurrerapen batzuk jakinarazten zaizkigula, baina adierazten den ideia bestelakoa da.

Hartzen dugun erabakiarekin, guk egiten duguna da, bete beharrekoa bete, ziurtasuna eman Udalari eta zerbitzuari, eta berriz ere esan nahi dut gaia ez dela konpontzen kontraturik gabe egonda. Gaia konpontzen da negoziazioaren bidez, eta negoziazio horren emaitza lehenago nahi dugu beranduago baino. Akordio batetara iristen direnean enpresa eta langileak, hasieratik esanda dugu aztertu eta beharrezkoa dena egiteko. Ezinbestekoa dugu akordio horretara iristea, bestela gaur egun abian dagoen hitzarmena hartu beharko genuke kontutan, eta guztiok dakigu zaharkituta dagoela.

Grebaren ondorioak jasaten ari gara, batzuekin eta besteekin elkartzeko prest gaude, beharrezkoak diren pausuak ematen ari gara eta gustatuko litzaiguke enpresa eta langileak bere negoziazio prozesuan ahalik eta azkarren aritzea. Urri bukaerara helduta Alkate bezala proposamen bat mahai gainean edukitzea nahi nuke, baina oraindik ez daukagu” amaitu du Sagarzazu Alkateak.