Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Menu Gazteria

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea Zu(K) Zeu(K). Osasun Hezkuntza Eskolan

2021-10-05
Dagoeneko denok martxan gaude. Uda bukatu da eta berriro betiko betebeharretara bueltatu behar dugu. Ikasturte berriarekin ikastetxeekin elkarlana hasten da. Izan ere, Hondarribiko ikastetxe guztiekin elkarlana ezarrita dago aspaldi. Bai Lehen hezkuntzan, bai DBH eta batxilergoko institutuetan.

Ikastetxe guztiek aurrera eramaten dute Osasun Hezkuntza Programa helburu zehatz batekin:

Osasunaren sustapena bultzatzea, pertsonak gaitzeko beraien osasuna baldintzatzen duten elementuen gainean kontrol handiagoa izan dezaten, substantzien eskaria murrizten eta adikziorik gabeko bizitza eramaten lagunduko duten inguruak garatuz eta trebeziak eskuratuz. Eta, aldi berean, babeserako faktoreak indart­zea, adikzioen eragina eta prebalentzia murriztea eta horien aurrekari diren arrisku fak­toreak eta jokabideak gutxitzea. Laburtuz, pertsonak trebatzea beraien buruen jabe izateko, osasuna barne.

Honetarako Munduko Osasun Erakundeak zerrendatutako bizitzarako trebeziak lantzen ditugu maila guztietan.

 

  1. Norberaren burua ezagutzea
  2. Enpatia,
  3. Komunikazio asertiboa
  4. Pertsonekin harremanetan jartzea
  5. Erabakiak hartzea
  6. Arazoak eta liskarrak konpontzea
  7. Pentsamendu sortzailea
  8. Pentsamendu kritikoa
  9. Emozioak eta sentimenduak kontrolatzea
  10. Tentsioak eta estresa kontrolatzea

Ikasturtean zehar hau guztiaren berri emango dugu. Eta beti bezala herriko familia guztiek eskura duzue gure laguntza etxean gaia hauek landu nahi izanez gero.