Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Menu Gazteria

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea HONDARRIBI.AR.T: ANA LUPE IRIDOY

2021-09-25
Abuztuko parentesiaren ondoren, Hondarribiko artista gazte eta sortzaileak pixkat gehiago ezagutu eta euren lanaren berri izateko elkarrizketa gune honetara itzuli gara. Herri mailan dagoen talentua eta lana lau haizetara zabaltzeko lehioa.

  1. Zure burua aurkeztu ezazu

Ana Lupe Iridoy naiz, 29 urteko Hondarribiarra. Lehen hezkuntzako gradua ikasi nuen arren, artearen eta kreatibitatearen barruan kokatzen naiz gaur egun, ilustrazioak eta bitxiak egiten ditut beste gauza batzuen artean.

2. Zure burua Hondarribiko gazte artista edo ekintzailetzat duzu?

Ekintzaile bezala eman nituen lehen pausuetan pentsatzen hasten banaiz, 16 urte inguru nituenera garraitzen naiz, “Fimo” buztin paketetxo batzuk erosita egin nituen eraztunekin eta beste bitxiekin, dendatxo bat “Etsy” plataforman ireki nuenera. Egia esan, gaur egun garai hartan egiten nuenaz pentsatuta barre-gurea etortzen zaidan arren (lanak asko hobetu zitezkeen, jajaja) eta lehenengo denda hartan ezer saldu ez nuen arren, jakin gabe, haiek izan ziren nire hasierak ekintzaile mundu honetan. Momentu horretan hasi nintzen gaur egun erabiltzen dudan online salmenta plataformetako bat erabiltzen, eta online saltzeak erraza dirudien arren, urteak eta praktika behar direla uste dut, zerk funtzionatzen duen eta zerk ez ikusteko. Artistatzat ere jotzen dut nire burua, nire proiektu artistikoak azken urteotan asko aldatu diren arren, mundu honen barruan pibotatzen egon naiz, oreka bat lortu arte egitea gustatzen zaizkidan gauzen eta funtzionatzen duten gauzen artean, gaur egun nire ogibidea izatera iristeko.

3. Hondarribia herri txiki-ertaina izanik artearekin harreman estua du. Maiz artistak eta sormen lanak hiri handiekin lotzera jotzen dugu. Nola uste duzu baloratzen dela zure lana eremu edo testuinguru honetan?

Egia da nire bizitzako momentu batzuetan hiri handietara jotzen nuela beti, mugimendu horren beharra nuen nire egunerokotasunean: erakusketak, kontzertuak, antzerkiak, jende aniztasuna,... Hala ere, hiri oso handiek ere ez didate hainbeste deitu bizitzeko inoiz. Montevideo kokaleku bezala eduki nuen urte batzuetan zehar (joan-etorrian ibiltzen nintzen), eta hiriburu bezala “kristona” gustatu zitzaidan, ez zen hain handia baina beti aurkitzen nuen bilatutako mugimendu hori.

2019an itzuli nintzen Hondarribira udako hilabeteak pasatzeko asmoarekin, eta itzulera honetan, hain gustora sentitu nintzen, bertan gelditu naizela orain arte. Gaur egun, ahal dudanero bidaiak egiten ditudan arren, ez nintzake beste inora bizitzera joango, bertan aurkitu dudan lasaitasunak eta inguratzen gaituen naturak beste gauzen gainetik baloratzen ditudalako. Proiektu pertsonal eta artistiko propio bat edukitzeak ere asko aldatu du Hondarribia gaur egun bizitzen dudan modua, nire estudioa daukat eta bertan pasatzen ditut orduak nire proiektuetan lanean. Beste etapa batean nago, eta orain ditudan beharrak ez dira lehen nituenak, nire prozesu kreatiboa orain askoz ere “bakartiagoa” da, eta beste proiektu kreatiboak sentitzeko beharra ikusten dudanean, Hondarribian dauden eskaintzetara edo inguruko hirietara joaten naiz hauen bila, edo besterik gabe, internet bitartez izaten dut hauen berri. Hala ere, nire bizitzako beste momentu askotan, frustratua sentitu naiz behar nuen mugimendu bertan hori aurkitzen ez nuelako, eta uste dut jende askok bere bizitzako momentu konkretuetan berdina sentitu dezakela. Alde ona begiratuta, hori izan zen urtetan zehar munduan barrena egin ditudan bidaien arrazoia... Hondarribiarrek nire lanari egin dioten harreraz oso gustura nago, bertako jendeak ilustrazio pertsonalizatuak eskatzean, amaren Bale Urdina dendara zein azoketara hurbiltzen denean eta zeozer etxera eraman edo besterik gabe, nire lana gustatzen zaiola nabaritzen dudanean, beti izaten da pozgarria.

4. Zure sormen lanak publiko jakin bati bideratuta dago?

Nire lanen publikoa nahiko anitza da, proiektu ezberdinetan dibertsifikatuta daukat gaur egun nire lana, eta proiektu bakoitzak publiko zehatza dauka... Ilustrazio pertsonalizatuak adibidez, opari ezberdin bat bilatzen ari den pertsonarentzat bideratuak izaten dira, familiako kide bati edo lagun bati oparitzeko. Bitxien kasuan, emakumezkoak izaten dira erosle nagusiak.

5. Zer esango zenioke Hondarribiari?

Ba zeozer esan behar badut, uste dut mugimendua falta dela artearen, edo zehazki, arte plastikoaren barruan. Artearen beste arlo batzuetan, musikan adibidez, elkartasun gehiago ikusten dut: badago elkarte bat nun jendea urbildu egiten den kreatibate hori banatzera, baina arte plastikoaren edo artisautzaren barruan ez dut mugimendu hori nabaritzen, Pentsatzen dut, uste baina jende gehiago gaudela gure proiektuak egiten (proiektu hauek ogibide izan edo ez) baina ez dugula agian bestearen berri. Aberasgarria izan daiteke sare bat sortzea hiritar hauen artean.