Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea Hondarribian ondo pasa baina ez pasa

Udako kanpainak urte osoan zehar egiten den lana borobiltzen du. Gazteen artean duen eragina ez luke izango lan hau egina ez egotekotan. Prebentzio Komunitarioko Udal Zerbitzuak gazteak zedea badugu ere bai helduen bai komunitate osoaren parte hartzea eskatzen du. Izan ere, haur eta gazteen garapen osasungarria denon ardura baita.
Kurtso bukaera
Ekainean bukatu zen 2021-2022 ikasturteari dagokionez oso balorazio positiboa egin da bai Zerbitzuaren aldetik bai herriko ikastetxeen aldetik ere.
Herrian dauden hiru ikastetxeek aurrera eraman dute beraien Osasun Hezkuntzarako Programa eta azken urtetan Lehen Hezkuntzakoak ere parte hartzen ari dira oso aktiboki.
Urtean zehar egiten den lanak udako kanpainaren eragina bermatzen du gazteen artean. Izan ere, eduki garrantzitsuak gelan landu dituzte eta udako leloak laguntzen du hori guztia gogoratzen. Esan beharra dago, azkeneko bi urtetan jaiak ospatu ez diren arren, mezu berdinak bidali zaizkiela. “Hondarribian ondo pasa baina ez pasa” urte osoko kontua baita.
Gogoratu nahi dugu Prebentzio Komunitarioko Zerbitzuko helburu nagusiena prebentzio eta osasunaren sustapena dela, hau da OHITURA ETA BIZIMODU OSASUNGARRIAK BULTZATZEA eta hemen kokatu behar direrla egiten ditugun ekintza guztiak.