Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako hondarribiarren beharrei buruzko ikerketa egin du Udalak

Hondarribiko Udalak, IKEI Zuzendaritza eta Azterketa Sozioekonomikorako Aholkularitzaren eskutik, Hondarribiko 75 urtetik gorako pertsonei buruzko azterlan oso bat egin du. Horren berri emateko prentsaurrekoa eman dute gaur Udaletxean, eta han izan dira Gotzone Larrarte Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia, eta Laura Gallo, IKEIren izenean.
“Arreta berezia jarri da haien beharren diagnostikoan, oso beharrezkoa baita gure hirian bakarrik bizi diren 563 adinekoen egoera soziopertsonala lehen eskutik egiaztatu ahal izateko” esan du Larrarte zinegotziak. “Gobernu-taldearentzat aginte-planean jasotako helburua da. Gure helburu nagusietako bat kolektibo garrantzitsu hau gizarte-zerbitzuetara hurbiltzea eta haiei informazioa ematea da.
Hondarribian bizi diren adinekoen egoera ezagutu nahi izan dugu, Udaleko Gizarte Zerbitzuei buruz duten ezagutza aztertu, eta gizarte-zerbitzu horiei buruzko informazioa zabaldu. Azterlanari esker, Udalak gogoeta egin ahal izango du bere gizarte-zerbitzuek gaur egun eskaintzen duten erantzunari eta laguntzari buruz, eta udal-baliabideak egokitu ahal izango ditu. Aste gutxitan, ekitaldi publiko bat egingo dugu ikerketa honen deboluzioa egiteko inkestan parte hartu dutenei” zehaztu du Larrartek.
Gogorarazi nahi dut, halaber, pandemian pertsonalki jarri ginela harremanetan 65 urtetik gorako pertsonekin, eta lan-mahai bat jarri genuela abian, Nagusilan, Afagi eta Kasino Zaharra elkarteek parte hartzen dutena.
Azterketaren ondorio nagusiak
Azterketaren ondorio nagusiak zehaztu ditu ondoren Larrarte zinegotziak. Horietako bai, Hondarribiko biztanleriaren zahartea da, udalerrian 75 urte edo gehiagoko 2.243 pertsona bizi dira eta, hau da, biztanleriaren % 10,6, Gipuzkoa osoan erregistratutakoaren ( % 11,1) antzeko batez bestekoa. Adineko pertsonen artean, lautik bat (%25) bakarrik bizi da bere etxebizitzetan, 563 hain zuzen.
Bakarrik erroldatuta dauden udalerriko 75 urte eta gehiagoko adineko pertsonen artean egindako inkestari esker, Hondarribiko adineko pertsona askok oro har beren bizi-kalitatea ona dela aipatzen dute (7,7 puntu ematen dizkiote 10 posibleetatik).
% 20ak osasun egoera txarra du adineko pertsona gehienek osasun-egoera ona dute, baina % 20k adierazi du maiz osasun-arazoak izaten dituela, eta horrek eragotzi egiten diola bere kabuz moldatzea edo kalera irtetea. Inkestatuen %19ak ere eguneroko bizitzan jarduerak egiteko zailtasunak dituela adierazten du.Teknologia berrien erabileran zailtasunak dituzte, nahiz eta gutxienez erdiak wifia edo interneta baduten
%95ak beharrezko laguntzak baditu
Harreman pertsonal onak dituztela baieztatzen duten adinekoak ere gehiengoa dira. % 95ek adierazi du beharrezko laguntza nahikoa duela. Hala ere, % 3ak baieztatu du, laguntza behar izanez gero, inor gabe dagoela. Lautik batek egunero etxetik irteten dela baieztatzen du, baina adineko biztanleriaren zati batek (% 7) onartzen du ez dela inoiz kalera irteten. Hortaz gain, 10etik 6k adierazi dute ez dutela bakardaderik sentitzen, baina adinekoen % 10ek maiz sentitzen duela dio.
Inkestatutako 10 pertsonetatik ia 9 etxebizitza propioan bizi dira eta ez dute gastu orokorrei aurre egiteko zailtasunik (% 84). Hala ere, % 5ek adierazi du zailtasunak dituela gastu orokorrei aurre egiteko.
Gizarte Zerbitzuei buruzko ezagutzari dagokionez, %38k ez ditu udalerriko gizarte zerbitzuak ezagutzen eta bakarrik bizi diren 75 urtetik gorako bi pertsonatik bat, ez da gizarte-zerbitzuetara hurbildu. % 63ak ez ditu udaleko gizarte-zerbitzuak erabiltzen, baina, beharrik izan ez duelako nagusiki. Erabiltzen dutenen artean, gehienek positiboki baloratzen dute bertan jasotako tratua, erantzuna eta arreta, eta % 80k adierazi du bere beharraedo arazoa modu egokian bidearatu ziotela.
Etorkizunera begira, %51k uste du oso edo nahiko posiblea dela etorkizunean, gizarte zerbitzuak erabiltzeko premia izatea. Ehuneko hau, altuagoa da emakumezkoetan gizonekoetan baino, eta batez ere, tele laguntza eta etxez etxeko zerbitzuak beharko direla uste da, beraz, zerbitzu hauen indartzea komeni da epe motzean” amaitu du Gotzone Larrarte zinegotziak.