Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Zabalik da “Hondarribia Sormen Hiria” bekak eskatzeko epea

Pasa den urtean udal gobernu taldeak lehentasuna eman zion hamarkada bat baino gehiago jarduerarik gabe zeraman Artista Beka ekimena berreskuratzeari, eta 2026an ere jarraipena izango du. Deialdi honen bidez, arte sorkuntza sustatu nahi da, eta gehienez 13.121,10 euro bideratuko dira horretarako.
Onartutako diziplinak
- Pintura
- Eskultura
- Obra grafikoa
- Argazkigintza
- Ikus-entzunezkoak eta zinemagintza
- Komikigintza
- Arte eszenikoak
- Musika
- Konposizio digitala
Obraren azken gauzatzean aipatutako espezialitate guztiak edo haietako edozein erabili ahal izango dira, bakarka nahiz taldean.
Nork eska dezake?
Bekak jasotzeko aukera izango dute adierazitako arloetan diharduten pertsona fisikoek, baldin eta arte sorkuntzan aritu nahi badute eta azken hiru urteetan Hondarribiko Udalarengandik jarduera horretarako bekarik jaso ez badute. Nahitaezkoa izango da Hondarribian jaiotakoa izatea edo gutzienez hamar urtez bertan bizi izatea.
Eskaerak BAZen bidez edo Hondarribiko Udalaren webguneko Sarrera Erregistro Elektronikoaren bitartez aurkeztu beharko dira.
Deialdiari buruzko xehetasun guztiak www.hondarribia.eus webgunean daude eskuragarri.