Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Eduki publikatzailea
Atzealdea

Hondarribiak bat egin du 'Gipuzkoako Azoken Sarea' proiektuarekin

Hondarribiak bat egin du 'Gipuzkoako Azoken Sarea' proiektuarekin. Bertan beste 15 udalerrik parte hartzen dute.

2021·02·01

Azoka hiriko kultura, ekonomia eta tradizioaren funtsezko zutabea da. Hori dela eta, eta hori sustatzeko eta dinamizatzeko asmoz, Hondarribiak bat egin du 'Gipuzkoako Azoken Sarea' proiektuarekin. Bertan beste 15 udalerrik parte hartzen dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzarekin, Landa Garapenerako Elkarteekin eta elika Fundazioarekin elkarlanean bultzatutako ekimena da. Helburua da lurraldeko herrietako merkatuei bultzada berri bat ematea eta haien etorkizuna sendotzea, hausnarketa partekatua eginez eta lan-ildo nagusi bat eta ekintza-plan bat sortuz, partaidetza-prozesuen bidez.

Horrela, hurrengo hilabeteetan eragile guztiekin batera lan egingo da erronkak ezartzeko eta etorkizunera begira bultzatuko duen ekintza-plan bat abiarazteko.