Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea Hondarribia Lantzenek onartu egin du Hondartza Kiroldegiaren berroreka ekonomikoa

2022-11-07
Hondarribia Lantzenek, Hondartza Kiroldegia eta Jostaldi Pilotalekua kudeatzen dituen sozietate publikoak, onartu egin berri du Kiroldegiaren berroreka ekonomikoa. Ordainduko duen zenbatekoak konpentsatu egingo ditu zerbitzu prestazioan 2020 urtetik sortutako galerak.

Hondarribia Lantzenek, Hondartza Kiroldegia eta Jostaldi Pilotalekua kudeatzen dituen sozietate publikoak, onartu egin berri du Kiroldegiaren berroreka ekonomikoa. Ordainduko duen zenbatekoak konpentsatu egingo ditu zerbitzu prestazioan 2020 urtetik sortutako galerak.

2020ko martxotik Covid-19ak sortutako pandemiari aurre egiteko hartutako neurriek eragin zuten, lehenik, kiroldegia zenbait hilabetetan ixtea, eta ondoren, instalazioa edukiera mugatuekin erabiltzea; ondorioz udal kirol instalazioak kudeatzen dituen enpresari kalte ekonomikoak sortu zitzaizkion.

Beste Administrazio eta erakunde publiko batzuek bezala, pandemian bizi izandako salbuespen egoera dela eta, erantzukizunez bermatu behar ditugu udal kirol instalazioetan lan egiten duten pertsonen finantza oreka, enplegua eta hiritarrari eman beharreko zerbitzua.

Kirolzerri konpentsatu beharreko zenbatekoa alor honetan oso ibilbidea eta esperientzia egiaztatuak dituen Udalaz kanpoko enpresa batek kuantifikatu du, eta egin du kiroldegiaren kudeaketa kontuei urtero egiten zaizkien kanpo auditoretzetatik lortutako datuetatik.  Azterketa horretatik ondorioztatu da konpentsatu beharreko zenbatekoa 978.223 eurokoa dela.

Kiroldegiaren kudeaketaren gaur egungo egoera

Pandemiak sortutako ezegonkortasunak eta gaur egungo egoera ekonomikoak eragin dute, barne hausnarketa egin ondoren, kiroldegiaren emakida gaur egungoaren bestelako modu batean lantzea. Duela aste batzuetatik lanean ari gara datozen bi urteetan kiroldegiaren udal zerbitzuak kudeatzeko lizitatuko diren pleguak idazten. Hori dela eta, ez dira ulertzen gobernu taldeari egozten zaion mugikortasun eza. Argi dago azken urteetan bizi izan dugun egoera ez dela erraza izan, eta irtenbideak ere ez direla hala. Baina egoera birbideratzeko beharrezko erabakiak hartu dira.

Ildo horretatik, gobernu taldeak gogorarazi nahi du une oro arduraz eta gai horretan adituak diren pertsona eta enpresek egindako txosten tekniko, juridiko eta ekonomikoen ondorioak kontuan hartuta jokatu duela.

Abotsanitz talde politikoaren inguruan

Gobernu taldeak Abotsanitz talde politikoak bere “ustezko oposizio eginkizuna” betez egindako adierazpenak salatu nahi ditu publikoki. Gure ustez, “talde horrek egindako adierazpenak arduragabeak dira, alferrikako gizarte alarma sortzen dute, eta sortutako egoera konpontzeko ekarpen gutxi edo batere ez egiten dute. Egia bada ere hori izan dela Abotsanitzen jokabidea urte hauetan zehar, oraindik ere harritu egiten gaituzte beraien asmo txarreko salaketek; gobernu taldeak izena galtzeko egiten dituzte, baina tentsio soziala sortu besterik ez dute egiten. Beste behin ere, arazo bat sortzen denean Abotsanitzek ez du bere laguntza eskaintzen.