Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Gaurkotasuna
Atzealdea Hondarribia Lantzenek legez zegokiona baino 222.034'34 euro gehiago ordaindu zizkion Kirolzer enpresari

Hondarribiko Udaleko Kontrol Finantzarioaren Planean, Hondarribia Lantzen sozietatearen gaineko auditoretza dago aurreikusita. 2022ko ekitaldiari buruzko legezkotasun auditoretzaren txostena 2023ko ekainaren 22an jaso zen.
Auditoretzaren emaitzen arabera, udal kontu hartzaileak eta “Mazars auditores S.L.P”k honako ondorio eta gomendioak ebatzi dituzte:
Batetik, Hondarribia Lantzen S.A.k Hondartza kiroldegia eta Jostaldi pilotalekua ustiatzen duen enpresari 222.030,34 euroko gehiegizko kalte-ordaina eman ziola ondorioztatu du.
Bestetik, “Hondarribiko kiroldegiko taberna-kafetegia” eta “Hondartza kiroldegia eta Jostaldi pilotalekuko jarduerak” ustiatzeko kontratuak iraungita, daudela eta horien lizitazio publikoa egitea gomendatzen du.
2023ko uztailaren 13an Hondarribiko Udaletxean burutu zen ezohiko osoko bilkuran, informazio honen berri eman zitzaien udalkide guztiei.