Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Hondarribia Lantzenek atzo egindako ezohiko batzar orokorrean sozietatea desegiteko erabakia hartu zen

2024-07-10
Hondarribiko Udalak 2024ko ekainaren 27an egindako osoko bilkuran, Hondarribia Lantzenen organo sozialei desegiteko eta likidazioa izapidetzeko beharrezkoak diren erabakiak hartzeko eskatzea onartu zen.

Hondarribiko Udalak 2024ko ekainaren 27an egindako osoko bilkuran, Hondarribia Lantzenen organo sozialei desegiteko eta likidazioa izapidetzeko beharrezkoak diren erabakiak hartzeko eskatzea onartu zen.

Azken 25 urteetan, Hondarribia Lantzen, Hondartza kiroldegia eta Jostaldi pilotalekua kudeatzen baino ez da aritu, nahiz eta bere fundazio-xedea hirigintza-sustapena izan. 

Langile propiorik gabe, urteetan eginkizun hau nekez egikaritu ahal izan du, instalazioen kudeaketaren ikuskapena negargarria izan delarik.

2023ko kontuek agerian utzi zuten sozietateak ezin zuela aurrera egin eta desegitera behartuta zegoela. Desegite kausa ezabatzeko 2024 ekitaldia bukatu baino lehen 2,2 milioi euroko ekarpena egin beharko luke udalak. 

Egoera horrela, udalak Hondarribia Lantzen sozietate anonimoa desegitea eta bere eskumena den “kirola eta kirol-instalazioak sustatzea eta aisialdia okupatzea” zuzenean kudeatzea erabaki du.