Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Prensa

Aplikazio habiaratuak

Gaurkotasuna

Atzealdea 'Hondarribia itsas herria' ondare jardunaldiak eta 'Itsasoratu' maiatzaren 6etik 10era

2026-04-30
Datorren astean, maiatzaren 6tik 10era, itsasoa izango da protagonista Hondarribian. Maiatzaren lehen astean antolatutako egitarau zabal honek bi ardatz nagusi izango ditu: batetik, III. Itsas Ondare Topaketak, maiatzaren 6tik 9ra; bestetik, Itsasoratu 2026, maiatzaren 10ean.

Ekimenaren helburua da Hondarribiak itsasoarekin duen lotura historikoa, kulturala eta ekonomikoa balioan jartzea, itsas ondarea ezagutaraztea eta herritarrak zein bisitariak itsas mundura gerturatzea.

III. Itsas Ondare Topaketak, maiatzaren 6tik 9ra

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta lau egunezhitzaldiak, dokumentalak, mahai-inguruak eta kale jarduerak izango dira, iitsas ondarearen inguruko ezagutza partekatu, esperientziak trukatu eta sektoreko adituen arteko harremanak sustatzeko.

Horrez gain, Hondarribiko Udalak, "Done Pedro arrantzaleen kofradia" eta "Kofradia Itsas-Etxea"-rekin lankidetzan, arrantza-portura bisita gidatua antolatu du. Bisitan, antxoaren deskarga-prozesua bertatik bertara ezagutzeko eta ondoren lonjan egiten den enkantea ikusteko aukera egongo da. Maiatzaren 8an, ostiralez, egingo dira bisita gidatuak, 9:00etan eta 11:00etan. Sarrerak 2 euroko prezioa du eta esteka honetan eros daiteke.

Ortzi Alonso Kultura zinegotziak adierazi duenez, “Hondarribia itsasoari lotutako herria da, eta programa honen bidez gure nortasunaren parte den ondare hori ezagutarazi eta partekatu nahi dugu. Guretzat itsas ondarea memoria da; ezin da Hondarribia ulertu itsasorik eta arrantzarik gabe. Iraganari begiratzea da gure iparrorratza, etorkizunera begira aurrera egiteko.” Halaber, azaldu du aurtengo leloa “Hondarribiko historia: izena eta izana” dela, eta horren inguruan osatu dela aurtengo egitaraua.

Alonsok eskerrak eman dizkie parte hartuko duten eragile guztiei: Done Pedro Kofradia, Kofradia Itsas Etxea, Arma Plaza Fundazioa, Sustrai Elkartea, Izugarri Hondarribiko Erraldoiak, Etxara Elkartea, Beduola Itsas Elkartea eta gainerako laguntzaileei. Era berean, herritarrak jardunaldietan parte hartzera gonbidatu ditu.

Egitaraua eta informazio guztia: esteka honetan

Itsasoratu 2026, maiatzaren 10ean

Maiatzaren 10ean, igandez, egingo da Itsasoratu 2026 ekimenaren bosgarren edizioa. Herritarrei eta bisitariei zuzendutako jardunaldi irekia izango da, aisialdi nautikoa eta itsasoarekin lotutako jarduerak ezagutzeko aukera emanez.

Goizeko 11:00etatik aurrera, San Pedro kalean hainbat ekintza izango dira: aisialdi nautikoko postuak, haurrentzako tailerrak, zuzeneko musika, ginkana berezia, ikus-entzunezko proiekzioak, etab.

Estitxu Urtizberea Turismo eta Merkataritza zinegotziak nabarmendu duenez, “Itsasoratuk gaur egun itsasotik sortzen diren jarduera ekonomiko berriak erakusten dizkigu. San Pedro kalean Hondarribian itsasoarekin lotura duten ekimenen azoka egingo da, eta herritarrek bertako enpresak eta eskaintzen dituzten zerbitzuak ezagutzeko aukera izango dute.” 

Egitaraua

  • 11:00: Aisialdi nautikoko postuen irekiera.
  • 11:30: Haurrentzako tailera: Belaontzi sortzaile txikien eraikuntza Naiara Goikoetxearekin. 
  • 13:00: Zuzeneko musika: Radio Rebelde.
  • 15:30: Mañana será tarde” dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia – Groenlandiako kayak espedizioa.
  • 16:00: Itsas Zaindari Ginkana: Jarraitu itsasoaren deia Mater Elkartearekin.
  • 16:50: Sarien eta oparien zozketa.
  • 17:00: Postuen itxiera.

Hondarribiko Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu maiatzaren 6tik 10era bitartean antolatutako jardueretan parte hartzera, eta eskerrak eman dizkie egitasmoa posible egiten duten eragile eta laguntzaile guztiei.