Aplikazio habiaratuak
Agenda
Atzealdea XVII. Hondarribia dantzan (Bertan behera)
Maiatzaren 2-tik 7-ra • Egunaren arabera
Hondarribia dantzan dantzaren eta oro har folklorearen inguruko festa dugu. Bertan hezkuntza eta alde ludikoa barneraturik daude. Kemen Dantza Taldearen helburu nagusienetako bat bailaran hainbat ekintza kultural sustatzea izanik, Hondarribia dantzan ere ildo horren barnean kokatzen dugu.
Bestalde, zer esanik ez, euskal kultura dantzatuaren zabalketaren alde lan egin ahal izateko bidea ere bada.
Aurtengoan, XVII. edizioa izango dugu. Gainera Kemen Dantza Taldearentzat urte berezi batean dator, izan ere 50 urte beteko baititu dantza taldeak. 1973. urtean sortu zenetik hamaika izan dira eskualdean antolatutako ekimenak, eta noski, hauen artean Hondarribia Dantzan-ek garrantzi berezia hartu du gure agendan.
Horrela, aurtengo edizioa 50. urteurrenaren inguruan kokatu eta Hondarribia Dantzan ekimenari bultzada berezia eman nahi diogu, bai gure zein Hondarribiko kultur agendan erdigunean kokatuz.
Aurtengo edizioa, beraz, ez da nolanahiko Hondarribia Dantzan izango. Duela 17 urte hasitako bideari bultzada ematea da aurtengo asmoa. Eta era berean, Kemen Dantza Taldearen 50. urtemuga Hondarribian ere ospatzeko aukera ezin hobea izango da.
Dokumentuak deskargatu
Programa
Maiatzak 2tik 6ra
- Erakusketa: Kemen: 50 urte 50 unetan.
- Lekua: Zuloaga Etxea.
- Ordutegia: 9:00 - 13:30 / 16:00 - 20:00.
Maiatzak 4, osteguna
- Hitzaldia / Mahai-ingurua: Kemen: 50 urteri begira.
- Lekua: Kultur Etxea (103 gela).
- Ordutegia: 19:00.
Maiatzak 5, ostirala
- Erromeria / Kontzertua: Kemeneko musikariekin.
- Lekua: Santiago kalea – Santa Maria Madalena plaza.
- Ordutegia: 19:00.
Maiatzak 6, larunbata
- Dantza saioa: Euskal Herriko dantza talde gonbidatu baten emanaldia.
- Lekua: Itsas Etxea Auditoriumean.
- Ordutegia: 19:00.
- Gonbidapenak: Arma Plazan eta tickets.kutxabank.es webgunean.
Maiatzak 7, igandea
Hondarribiko Dantzari Txiki Eguna
Egitarauan nagusitasuna jasoko duen ekimena izango da hau, bai eskualdeko agendan zein Euskal Herri mailan zabaldu eta kultur agendan kokatzea da asmoa. Herri ezberdinetako 3-4 dantza talde gonbidatu etorriko dira Hondarribira, Kemenen harrobiko Adaxkako dantzariekin batera dantzan arituko direnak. Guztira 150 dantzari gazte inguru aurreikusten ditugu, nahiz eta oraindik goiz den kopuruak zehazteko.
- 11:00etatik aurrera kalejira herrian zehar, ibilbidean geldialdi ezberdinak eginez. (Arma plazan, eta txarra egingo balu Soroetan).
- 12.30tan dantza saioa. (Arma plazan, eta txarra egingo balu Soroetan).
- Gonbidatutako taldeentzat bazkaria.
- Arratsaldean erromeria olinpiadak. (Kasino Zaharrean).