Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Agenda • listado interior
Agenda
Eduki publikatzailea
Atzealdea HONDARRIBI.AR.T Oier eta Bea

1.Zuen buruak aurkeztu, mesedez:
Nere izena Oier Gil Mendizabal da, 27 urte ditut eta hondarribitarra naiz. Betidanik nahi izan dut diseinatzaile izan. Hori dela eta, batxilergoa bukatu nuenean modako ikasketak hasi nituen hiri desberdinetatik pasatzen: Madrid, Burdeos eta azkenik Paris. Ikaskuntzak bukatzerakoan hasi nuen nire lan-esperientzia Pariseko zenbait moda etxeetan. Enpresa hauetan moderen sektoreaz asko ikasi nuen, baina nire benetako bokazioa neure proiektua aurrera eramatea zela ulertu nuen gehienbat.
Nere izena Bea Zapiain da, 28 urte ditut eta hondarribitarra naiz. Nire haurtzaroko bokazioak garatu nahi izan dituen pertsona bat naiz. Txikitatik moda eta arropen sorkuntza gustoko izan ditut, baina denborarekin nire zaletasunak baztertu eta erizaintza ikasi nuen. Azken hilabeteetan zehar nire alde kreatiboa eta benetako interesak garatu nahi izan ditut. Horretarako, modaren munduan murgildu naiz nire bikote Oierrekin.
Biok batera We Are Mer arropa marka sortu dugu. Gure gustuak, baterapuntuak eta modarekiko dugun filosofia isladatzen ditugu bertan.
2.Zuen buruak Hondarribiko gazte artistatzat duzue? Zuen ogibidea da zuen sorkuntza lanaren emaitza?
Ez dugu gure burua artistatzat hartzen, baizik eta elkar proiektu hau ekin duten bi pertsona sortzailetzat. Gure sormenaz baliatzen gara produktuak eta unibertso kreatiboak garatzeko, eta hau gure ogibide bilakatzea gustatuko litzaiguke.
Gure ilusio handiena proiektu honek aurrera egitea da, gure bokazioez bizi ahal izateko. Hala ere, gaur egun biok gure lanpostuak ditugu markatik at, proiektua finantziatu eta bizi ahal izateko.
3.Hondarribia herri txiki-ertaina izanik artearekin harreman estua du. Maiz artistak eta sormen lanak hiri handiekin lotzera jotzen dugu. Nola uste duzue baloratzen dela zuen lana eremu/testuinguru honetan?
Gure ingurukoek proiektuari oso harrera ona eman diotela nabaritu dugu. Oso kritika positiboak jaso ditugu orokorrean, eta asko eskertzen dugu. Hala ere, gure produktuak hemen ohikoak ez direla badakigu. Hondarribian, estatu mailan bezala, moda kontsumoa “fast-fashion” eruduan oinarrituta dago; hau da, asko eta merke erostea, kalitatea eta jasangarritasuna alde batera utzita. Guk, aldiz, kalitate eta diseuinu hobeko produktuengatik apostu egiten dugu, kostuak altuagoak izatea eragiten duenak.
Hari honetara, egia da produktu hauek harrera hobeagoa dutela hiri handietan edo moda kontsumo joera desberdinak dituzten herrialdeetan.
4.Zuen sormen lanak publiko jakin bat du edota zein publikori bideratzen diozue?
Gure ustez, edozein arropa marka publiko zehatz bateri bideratuta egon beharko luke. Gure kasuan, We Are Mer gure gustu eta janzkeren islada denez, gure publikoa zein den argi daukagu. Horregatik, haiei zuzentzea errazagoa egiten zaigu, produktu berri bat sortzean gugan pentsatzen dugulako.
5.Zer esango zeniokete Hondarribiari?
Hondarribiari esango genioke esfortzu bat egin beharko genukela hobeto eta modu jasangarriago batean kontsumitzearren.