Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hondarribia

Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Web edukia bistaratu

Gaurkotasuna

Eduki publikatzailea
Atzealdea

HONDARRIBI.AR.T Nahia Salaberria

Moda, patroigintza, neurrira egindako jantzigintza, ikuskizunetako jantzien sorkuntza…hilabete honetako artista lan ta lan dabil. Prest eta irekia proposamen berriei. Ezagutu nahi duzu?

2022·07·18

Aurkeztu zaitez:


Nahia Salaberria Muñoz naiz, diseinatzaile eta sortzaile hondarribitarra.

Diseinu grafikoa, Patroigintza eta Moda, neurrira egindako jantzigintza eta ikuskizunetako jantzien sorkuntzan formatu ondoren, moda eta ikuskizun munduan murgiltzea erabaki nuen.

Nire ibilbidea dantza eta antzerkian hasi nuen. Urte batzuk ikuskizunetan aritu ondoren, nire proiektu pertsonal eta artistikoa martxan jartzera animatu nintzen, nire marka sortuz, moda geldoa eta jasangarritasunari garrantzi handia emanez beti.


Kutxa Kultur Moda programan sartu nintzen egoiliar bezala eta bertan eman nituen nire lehen pausoak “moda marka” bezela. Bertan ikastaro desberdinetan parte hartzeko aukera izan dut. Jendaurrean nire lanak aurkezteko aukerak ere izan ditut, batetik erakusketetan (Kapintain Etxean, Kutxa Kultur Plazan, Manila Shop San Sebastian,...) eta bestetik bezeroei neurrira egindako jantziekin. Desfileetan parte hartzeko aukera ere izan dut: San Telmo Museoan, Chillida Lekun, Cristobal Balenciaga Museoan eta Garberan, besteak beste.

 

Martxan jarri berri dudan proiektu pertsonal eta artistiko honek denbora luzean iraun dezan bidea jorratzen ari naiz. Txikitatik pasioa izan dudana ogibide bihurtzea da nire helburua, eta nahiz eta orain osasun arazoak direla-eta ezin dudan lanik egin, errekuperatzeko desiatzen nago, berriz lanean hasteko gogo handiz.

 

Nola baloratzen da zure lana eremu/testuinguru honetan?

Lan prozesu osoan jasangarritasuna da asko zaintzen dudan zerbait, eta uste dut gero eta jende gehiagok baloratzen duela hori. Beraz, bide onetik goazela iruditzen zait. Hala ere, lan handia dago oraindik egiteko.

Egia esan, azken aldian jende ugari hurbildu zait interesatuta eta horrek asko pozten nau. Orokorrean jendearen erantzunkizuna oso ona izaten ari da eta horrek lanean gogor ekiteko indarra ematen dit.

 

Zein publikori bideratuta dago zure lana?

Zerbitzu/produktu desberdinak eskaintzen ditut: asesoria, neurrira egindako jantziak, ikuskizunetarako jantziak eta “kapsula kolekzioak”, besteak beste.
 

Nire lana ez dago publiko jakin bati zuzenduta, publikoa anitza da. Adin desberdinetako
neska-mutil zein gizon-emakumeentzako egiten ditut jantziak, baita dantza, antzerki eta musika taldeentzako ere bai.

Estilo desberdinak lantzen ditut, beti ere diseinua eta praktikotasuna balorean jarriz, materialei garrantzia emanez eta detaileak zainduz.

 

Zer esango zenioke Hondarribiari?

Bertako zerbitzu eta produktuak kontsumitzeko, hau da, herriko dendetan erosteko, herriko ekintzaile, artista eta sortzaileen lanak ezagutzeko interesa pizteko eta ahal den neurrian, laguntza eta babesa eskaintzeko.

Eta bestetik, proposamen berriak jasotzeko prest nagoela, baita elkarlanean jarduteko ere bai. Beraz, norbait interesatuta badago, jar dadila nirekin kontaktuan.

KONTAKTUA:

Instagram: salaberrianahia / Facebook: Nahia Salaberria / Email: nahiasalaberria@gmail.com