Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Menu Gazteria

Aplikazio habiaratuak

Aplikazio habiaratuak

Eduki publikatzailea

Atzealdea HONDARRIBI.AR.T Laida Oronoz

2022-09-21
Kolore, forma, testura eta soinuak josten ditu Laidak, etxeko txikienentzako ikasi eta esperimentatzeko ipuin bihurtuz.

Aurkeztu zaitez:

Nire izena Laida Oronoz da, 33 urte ditut eta Hondarribiakoa naiz. 

Betidanik izan dut irudimen haundia eta txikitatik gustatu izan zait gauza desberdinak sortzea.

Batxilergo artistikoa bukatu ondoren haur hezkuntza egin nuen eta orain arte haurren munduan egin dut lan beti, horregatik gustuko ditut eskulanak eta batez ere ipuinak sortzea.


 

Nola baloratzen da zure lana eremu/testuinguru honetan?
Egia esan ez dut nire burua artista modura hartzen baizik eta sortzaile modura. 

Sortzea gustuko dut eta kreatiboa izatea maite dut, baita egiten dudan guztiarekin esperimentatzea, baino zaila ikusten dut egiten dudana ogibide bihurtzea.

Egiten ditudan ipuintxoak askotan “hobby” moduan egiten ditut, hasieratik zerbait sortu, piezak moztu, josi... eta hau dena andereño lanarekin konpajinatzea gustuko dut. 

 

Hondarribia herri ertaina bada ere artearen harreman estua du. Maiz artistak eta sormen lanak hiri handiekin lotzera jotzen dugu. Nola uste duzu balortazen dela zure lana eremu honetan?

Egiten dudan lana jende askok apreziatzen du. Askotan herri txikitatik bai herri haunditatik idatzi didate eskariren bat egiteko baino egia da, sormen lanak hiri handiekin lotzen ditugula. Kasu honetan aldiz alderantziz dela ikusi dut. Orain arte izandako eskari gehienak herri txikitako jendeak eginak izan dira eta ikusi dut hauek asko apreziatzen dituztela bertan egindako produktuak, hau da, eskuz eta mimoz egindako gauzatxoak. 

 

Zein publikori bideratuta dago zure lana?

Nire kasuan, egiten ditudan ipuintxoak txikienei bideratuta daude. Normalean egiten ditudan ipuinak ariketaz beteta daude, hau da, belkroak jarri eta kentzeko, kremailerak ireki eta jaisteko, material desberdinak esperimentatzeko, neurriak, koloreak, formak lantzeko... 

Horregatik gomendatzen dut ipuinak erabiltzeko behintzat hatzekin pintza egiten jakitea.

Egiten dudan lana jende askok apreziatzen du. Askotan herri txikitatik bai herri haunditatik idatzi didate eskariren bat egiteko baino egia da, sormen lanak hiri handiekin lotzen ditugula. Kasu honetan aldiz alderantziz dela ikusi dut. Orain arte izandako eskari gehienak herri txikitako jendeak eginak izan dira eta ikusi dut hauek asko apreziatzen dituztela bertan egindako produktuak, hau da, eskuz eta mimoz egindako gauzatxoak. 

Zer esango zenioke Hondarribiari?

Hondarribiari esango nioke konfiantza jar dezala inguruko komertzioarengan, batez ere komertzio txikiarengan, bihotzez eta mimoz egiten diren gauzatxoak balore haundia dutelako.