Aplikazio habiaratuak
Aplikazio habiaratuak
Eduki publikatzailea
Atzealdea HONDARRIBI.AR.T Kattalin Agueda

Zure burua aurkeztu
Kattalin Agueda naiz, Zeramista duela 2 urtetik, Hondarribikoa, Hondarribin bertan dut tailerra Itsasargi kaleko 4. Zenbakian.
Zeramikazko platerrak, katiluak, lorontziak etabar egiten ditut, etxera gauzak, alegia. Kolore neutroekin egiten dut lan, pieza xinple baino bereziak egiten saiatzen naiz.
Klaseak ere ematen ditut tailerrean eta asko dibertitzen dit horrek.
Hondarribiko gazte artista edo ekintzailetzat duzu zure burua? Zure ogibidea da zure sorkuntza lanaren emaitza?
Hondarribiakoa bai, gaztea ez! Kar, kar, kar! 39 urterekin ez dizute “jovenes emprendedores”-entzat dituzten diru-laguntzarik ematen jada! Baino bai, nire sorkuntza da nire lanaren parte haundia, bestea klaseak ematea da.
Hondarribia herri txiki-ertaina izanik artearekin harreman estua du. Maiz artistak eta sormen lanak hiri handiekin lotzera jotzen dugu. Nola uste duzu baloratzen dela zure lana testuinguru honetan?
Nere lana nola baloratzen den ez dakit baino tailerra duela hilabete exkax ireki nuen eta esan behar dut oso harrera ona eman didatela Hondarribian.
Zure sormen lanak publiko jakin bat du edota zein publikori bideratzen diozu?
Nere publiko gehiena femeninoa da, 30-50 urte inguruan dauden emakumeak batez ere.
Baino denetik dago. Lehen esan dudan bezala, zeramikazko etxerako tresnak egiten ditut bereziki eta, normalean etxea eduki behar duzu honelako gauzak erosten hasterako, beraz, oso gaztea den jendeari ez zaizkio platerrak gehiegi interesatzen.
Zer esango zenioke Hondarribiari?
Ba… Hondarribiari: “Kaixo, Etorri bixitan!” ta dagoeneko etorri zaretenoi eskerrik asko!

