Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Menu Gazteria (old)

Aplikazio habiaratuak

Menu Gazteria

Aplikazio habiaratuak

Agenda • listado interior

Agenda

Eduki publikatzailea

Atzealdea HONDARRIBI.AR.T Eider Salvador

2022-02-19
Hilabete honetan Eider ezagutuko dugu, Bartzelonara ikastera joan zena baina Hondarribia beti gogoan izanda, bere amona (eta amona guztien) omenez bere lana sortu du:

1. Zure burua aurkeztu:

 

Eider Salvador naiz, Hondarribian jaioa. 18 urte nituela Bartzelonara etorri nintzen Turismo ikasketak egitera. Urte bat pasa ondoren, moda ikastea erabaki nuen. Txikitatik amonak Emaus-en erositako arropa modernizatzen eta bere estilora moldatzen ikusi bait dut. Amonaren kreatibitate horrek nigan eragin handia izan zuen modako ikasketak burutzeko. Gaur egun, nere ikasketetako azken urtean nagoela, bera da nire inspirazio eta erreferentzia.

 

2. Zure burua Hondarribiko gazte artistatzat duzu? / Zure ogibidea da zure sorkuntza lanaren emaitza?

Nire burua disenatzailetzat jotzen dut. Aldiz, benetako artista bat  izateko bezeroak behar ditudala uste dut. Izan ere  beraiek behar ditut sortutako janzkerek bizia lor dezaten. Hori da nere ogibidearen xarma.

 

3. Hondarribia herri txiki-ertaina izanik artearekin harreman estua du. Maiz artistak
eta sormen lanak hiri handiekin lotzera jotzen dugu. Nola uste duzu baloratzen dela zure lana testuinguru honetan?

Momentuz nire ogibidea ez dago modarekin lotuta, espero dut laister hau aldatzea.

Gaur egun,  modaren eremuan, oso gutxi baloratzen da diseinatzailuen lana. Egungo gizartean gauzak azkar, kalitatezkoak eta ahal bezain merke bilatzen ditugu, horregatik ni bezalako diesenatzailentzako oso zaila da leku bat aurkitzea merkatuan.

Hala ere, Hondarribia herri bat izanik, pentsa daiteke artea ez duela barnebiltzen. Baina, zorionez ez da horrela, artista lokal asko aurki ditzakegu, arropa munduan: Nora, viv - vintage denda berrikoa, Maddi mimoxahandmade markarekin, Ixone Elzo moda inguruan Hondarribiko erreferente bat…

Horrek, nire sorkuntza lanean lagun dit.

 

4. Zure sormen lanak publiko jakin bat du edota zein publikori bideratzen diozu?

Nire kolekzio berria, gradu amaierako lana izango da eta gure amonei bideratuta dago.


Amonak askotan gazteak baino zailagoa dute arropa modernoa aurkitzeko. Horregatik, kolekzio honekin, beraiei egokituta dagoen kolekzio batean lan egiten hari naiz.

 

Kolekzio honetan Hondarribiaren homenean, materialak, baserritar jantzi zaharrak dira, material hauekin, amonak egiten duen berdina egiteko, jantzi moderno berri bat sortzeko. 

 

5. Zer esango zenioke Hondarribiari?

Hondarribiari eskerrak emango nizkioke, berari esker gauza asko ikasi bait ditut eta hor ditut nire lagunik preziatuenak eta nire familia. Hondarribia izango da beti nire lanetarako inspirazioa.

Ere eskatuko nioke laguntza gehiago gazteentzako, gehienez hasten ari garenontzako. Iada zaila da gaur egun gazteontzako independizatzea, pisuek dauzkaten prezioengatik, are gehiago Hondarribikoak, eta beraz askoz zailagoa 0 tik negozio edo arropa marka bat sortzea.